(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak jendearentzat zabalik dauden adingabekoentzako kirol-jarduerak arautuko ditu

asteazkena, 2015.eko ekainak 17


Hezkuntza eta segurtasuneko alderdiak indartuko dira, eta zortzi urtetik beherako adingabeengan arreta berezia jarriko da


Haurra korrika.

Haurra korrika.

Nafarroako Gobernuak jendearentzat zabalik dauden adingabekoentzako kirol-jarduerak arautuko ditu, zortzi urtetik beherako adingabeengan arreta berezia jarriz.

Hala jasotzen da Foru Gobernuak gaurko bilkuran kontuan hartutako Foru Dekretuaren proiektuan, eta iragan martxoan Gizarte Politiken jarduneko kontseilari Iñigo Allik kirol-eragileei  aurkeztu ziena jadanik. Proiektu hori Nafarroako Kontseiluak aztertu behar du behin betikoz onartu aurretik.

Testuan jasotzen denez, adingabeek praktikatutako kirolak ez du helduek egindako kirola imitatu behar, bere berezitasuna du baizik. Horregatik, araudian adingabekoek egindako edo haientzako kirol-jardueretako alderdi bereziak jaso behar dira, bai eta kirol-jarduera haien ezaugarri fisiko eta kirol-ezaugarriei egokitzea ere, egoera hori sustatzea, alegia. Zehazki, adingabearen segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurriak ezartzen ditu, eta kanpoko edo aurkako interesen aurrean babesteko neurriak; izan ere, uste da beren eskubideak kontuan ez hartzeko eta urratzeko aukera gehiago dutela beren adinagatik, eta eskubide horiek babesteko izan dezaketen zailtasunagatik.

Hala, zehazten da adingabeek parte hartzen duten kirol-jardueren segurtasun- eta hezkuntza-izaera indartu behar dela, nahitaezkoak izango diren alderdiak; eta entrenatzaileek, begiraleek edo adingabeek teknikariek izan behar duten gutxieneko prestakuntza zehazten da kirolari txikien osotasuna eta agurra bermatu eta sustatzeko.

Adingabeko kirolariek eskatzen duten osasun-laguntza hemendik aurrera Osasunbideak emango duela ere esaten da edo beren mediku-aseguru pribatuek emango dutela; izan ere, adingabeek egiten duten kirola ez da jendeak oro har egiten duenaren bestelakoa, izaera antolatua badu ere. Beraz, ez da beharrezkoa izango osasun-laguntzako aseguru bat izenpetzea federazioaren lizentziarekin batera.

Gainera, kirol-jarduerak ikustera (adingabeen lehiaketak, bereziki) doazen guraso eta gainerako ikusleen jokabide desegokiak eta desproportzionatuak saihesteko neurriak sartzen dira. Jokabide horiek zigortu ahal izango dira, arduradunak kirol-lizentzia izan ala ez, eta klubak behartzen dira beren bazkide nahiz taldeetako kirolarien gurasoen jokabidea zaintzera.

Bestalde, zenbait gai jasotzen dira, esaterako: kirolari ezagunen irudia erabiltzea erabili ahalko prestakuntza-ekintzen publizitatea egiteko (kirol-eskolak, udako campusak…), baldin eta iragartzen duen ekimenarekin inplikatuta ez badaude; eta adingabekoek autobabeserako elementuak erabiltzen ez diren borroka-kiroletan parte hartzea.

Helburu nagusiak

Testuan jasotako alderdi nagusien artean, honako hauek azpimarratzen dira: adingabekoak kirol-jarduera berdintasun-baldintzetan egitea eta sexuaren araberako estereotipo eta roletatik at; 8 urtetik beheragokoak kirol-jardueran has daitezen sustatzea mugimenduaren oinarrizko trebeziak bereganatu ahal ditzan; adingabeari eta haren ordezkari legalei informazioa ematea kirol-jarduerak osasunerako dituen onura eta arriskuen gainean; eta dagokion kirol-jarduera egiteko ohiko erabilerako autobabeserako elementuak erabiltzen direla zaintzea.

Gainera, ez diskriminatzea bermatu beharko da; izan ere, adingabeak berdintasun eta zuzentasunez tratatu behar dira haien nazionalitatea, arraza, kultura, sexua, erlijioa, hizkuntza, gaitasuna, iritzia ea familia-aurrekariak edozein izanda ere edo beste egoera pertsonal, familiar edo sozial izanda ere.

Nolanahi ere, adingabearen interes gorena lehenetsiko da interes ekonomiko, politiko edo legezko beste edozein interesen aurrean.

Kirola, balio positiboak transmititzeko bidea

Kirola adingabearen hezkuntza balio positiboetan garatzen duen bidea edo baliabidea da, esaterako: joko garbia, aurkariarekiko errespetua, nork bere burua gainditzeko grina, lankidetza eta integrazioa, mugak onartzea, konfiantza, elkartasuna, konpromisoa eta aurkako egoerei aurre egiteko gaitasuna.

8 urtetik beherako adinetan bermatu behar da bereziki adingabeari egokitutako kirol-jarduera berezia, jarduera lehiakorra saihestuko duena ardatz nagusi modura, eta, aldiz, jokoaren bidez mugimenduari lotutako oinarrizko trebeziak garatuko dira hainbat egoera eta testuingurutan. Horregatik, 8 urtetik beherakoen jarduera publikoak kirol-jarduera publiko berezitzat jotzen dira, eta haiek egin beharreko baldintzak arautzen.

Dekretu-proiektu honen arautzea ez da aplikatuko ikastetxeetako ordutegian zehar egindako jarduera fisiko eta kirol-jardueretan(kasu horretan, Hezkuntza arloko sektoreko araudiak zuzenduko ditu); ezta aplikatuko ere, Nafarroan antolatutako autonomien arteko edo Estatuko kirol-lehiaketetan

Alderdi horiek uztailaren 5eko Nafarroako Kirolari buruzko 15/2001 Foru Legean sartzen dira ere; lege horrek dituen helburu zehatzen artean daude: adingabeentzat edo haiek parte hartzen duten kirol-jarduera publikoak nahiz ikuskizunak pertsonaren garapen harmoniko eta orekatua sustatu eta zaintzeko izatea; horrekin batera, haur eta gazteen ahalmen fisikoari eta hezkuntzako gaitasun eta beharrei egokitu daitezela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa