(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako zazpi konpainiak parte hartuko dute 2015eko Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdian
osteguna, 2015.eko ekainak 18


Sei obra antzeztuko dituzte, eta haietako bat bertako bi talderen koprodukzioa da


Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiak konpainia nafarren programazioa areagotu du, uztailaren 17tik abuztuaren 2ra egingo den aurtengo 16. ediziorako. Oraingoan, zazpi konpainiek sei obra antzeztuko dituzte, eta hauetako bat bertako bi talderen koprodukzioa izango da. Iaz, lau emanaldi egin zituzten beste hainbat konpainiak.

Programatutako lau emanaldi La Cava agertoki nagusian izango dira. Alhama Teatro taldeak El burgués gentilhombre obra eskainiko du uztailaren 21ean; Tdiferencia eta La Nave Teatro elkarrekin ariko dira uztailaren 28an, Las alegres casadas muntaketarekin; Acrónica Produccionesek uztailaren 29an jardungo du Bancarrota ikuskizunarekin, eta El Bucle Producciones, hilaren 1ean, La discreta enamoradarekin.

Nafarroako beste bi konpainiak honako hauek dira: Trovadores, Constanzo y Palatina obrarekin, uztailaren 24an ariko dira Los Teobaldos plazan; bestalde, Los Cadalzos taldea uztailaren 25ean izango da Armen Patioan Fablilla del Secreto bien guardado obrarekin.

"Hemengo klasikoak" atalekoak diren konpainia nafarren obrak 5 euro balio dute online, eta 7 euro leihatilan; 12 euro ordainduz, online bidezko abonamendua eskura daiteke.

Obrak

Molière-ren El burgués gentilhombre. Uztailak 21, 22:00etan, La Cava-n.Alhama de Teatro taldea. Bertsioa eta zuzendaritza: Rebeca Sanz Conde

Harroputz baten komedia bat da, eta protagonistak dituen akatsengatik barregarri uzten dute. Molière-k Jordán jauna aurkezten du, burges dirudun bat, bere buruaz baino ez dena interesatzen, eta bera baino gutxiago direla usten duen pertsonak mespretxatu egiten ditu; harroa da, eta harrokeri horren ondorioak pairatuko ditu, eta besteen irainak irabaziko.

Hemezortziko estetika handiko proposamen horrek, denborazkanpokoa bilatzen du erritmo klasikoak eta garaikideak bat egiten dituen jatorrizko musikarekin. Hala, egungo gizartea estetika bezain beste aldatu den egiaz galdetu nahi dio bere buruari.

Aktoreen zerrenda honako hauek osatzen dute: Lucas Eza, Antonio Martín, Manuel Izal, Javier Fernández, Mónica Garbayo, Ángela Jiménez eta Mª Luz Sesmak.

W. Shakespeare-ren Las alegres casadas. Uztailak 28, 22:00etan, La Cavan.Tdiferencia eta La Nave Teatro. Zuzendaria: Andrés Lima

Falstaff, erdi Sir, zaldun, soldadu, txiro, oso gizen, mozkorti eta bizizale amorratuak pobreziatik ihes egitea erabakitzen du ekonomiko egoera onean dauden senarrekin ezkondutako bi emakume burges aldi berean limurtuz.

Istorioa, XVII.mendean garatzen da, Ingalaterran, Windsor-en. Hala ere, egungo Espainian kokatu ahalko zen, Amsterdamen, Londresen, edo desira, morala, jokoa eta interesa dagoen beste edozein tokitan.

Protagonistak bere istorioa kontatuko die mozkorrei, zerbitzariei eta emagalduei, "Las Medias de seda" tabernan.

Aktoreen zerrenda Adriana Olmedo, Maite Redín, Patxi Pérez, Marta Juaniz eta Miguel Munárrizek osatzen dut.

Carlo Goldoni-ren Bancarrota. Uztailak 29, 22:00etan, La Cavan. Acrónica Producciones. Zuzendaria: Fabio Mangolini

Ekoizpen horrek proiektu eszenikoaren Gayarre Saria 2015 jaso zuen, Gayarre antzokiak eta Nafarroako Gobernuak babestuta.

Bancarrota duela 200 urte baino gehiago idatzitako testua da, eta gaurkotasun handikoa delako ezustean harrapatzen zaitu. Ez dako klaseen arteko borrokarik. Ez dago aberats eta txirorik, dutenen eta ez dutenen arteko gatazkarik ez dago. Dirua izeneko entelekiaren eta gizatasunaren arteko talka aurkezten da. Dirua guztien aurka borrokan, dituenaren eta desira dituenaren ametsa eta nerbioak deuseztuz; diruak menderatzen eta esklabizatzen ditu giza harremanak eta sozialak

Aktoreen zerrenda Ion Iraizoz, Naiara Carmona, Txema Martín, Txus Pellicer, Andrea Soto eta Daniel Llull-ek osatzen dute.

Lope de Vegaren La Discreta enamorada. Abuztuak 1, 22:30ean, La Cavan. El Bucle Producciones. Bertsioa eta zuzendaria: Pedro Miguel Martínez

Madrilen garatzen da ekintza. Inauteriak dira. Fenisa, maitemindu zuhurra eta haren ama Belinda, alarguna, Lucindoren eta erretiratutako militarra eta alarguna ere baden Bernardo aitaren kale berean bizi dira. Fenisak sekretupean maite du Lucindo, baina honek Gerarda maite du eta haren aitak Fenisa….

Bernardo kapitanak ezkontzeko eskatzen dio Fenisari eta gazteak onartu egiten du, Lucindorengantik hurbil egon eta hura maitemintzea lortzeko asmoz. Endreduak, asmo bikoitzeko mezuak, nahasmenak, gaizki-ulertzeak, mozorroak, engainuak… gertatzen dira, eta maiteminduta dagoen emakume baten adorea eragotziko duen oztoporik ez dagoela frogatuko da.

Aktore-zerrendan daude, Leire Ruiz, Iratxe García Uriz, Maiken Beitia, Txori García Uriz, Imanol Espinazo, Pablo del Mundillo eta José María Asín.

Beste agertoki batzuk

Trovadores-en Constanzo eta Palatinak ipuinak eta abestiak kontatzen dituzte. Uztailak 24, 20:00etan, Teobaldoen plazan.

Ekoizpen horrek Erdi Aroko istorioak kontatzen ditu, heldu eta haurrentzako ipuin eta abestiak Itziar Vaquero eta Josemi Subiza trobalarien eskutik.

Alejandro Casonaren Fablilla del secreto bien guardado. Uztailak 25, 20:00etan, eta uztailak 26, 13:00ean, Armen Patioan. Los Cadalzos. Zuzendaria: Marisol García González.

La fablilla del secreto bien guardado Alejandro Casonaren Retablo jovial osatzen duten bost fartsetako bat da. Nekazari apala den Juaneloren istorioa kontatzen du, eta goiz batean, lurra haitzurrarekin harrotzen zuen bitartean, altxor bat aurkitu eta etxera joan zen ezkutatzera, ziur zegoelako norbaitek jakiten bazuen altxorra ez zela berea bakarrik izango.

Arazoa Leonela bere emaztearekin hasiko zen. Ondo gordetako sekretu horren giltzarria ez zen ezkutatzea argitara ematea baizik, jendea nahas zedin utziz edo gezurtzat jo zezan. Horretarako, pertsona jakin batzuen aurrean komeni zena baino kontatzea nahikoa zen, haiek gainerako guztia egingo baitzuten hala egitea eskatu gabe.

Aktore-zerrrenda Petra Armendáriz Ruiz, Marta Escudero Mateo, Lucia Escudero Prat, Luis Miguel Izuriaga Fresán eta Mirari Perera Garciak osatzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa