(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 14 erakundek sustatutako 300 kultur ekintza finantzatuko ditu ostirala, 2015.eko ekainak 19


Deialdiaren xedea kultura zabaltzeko jarduerak sustatzea da (hitzaldiak, batzarrak, erakusketak…), eta 135.000 euro banatzen ditu


Nafarroako Gobernuak irabazi-asmorik gabeko 14 erakunde nafarrek sustatutako 300 kultur ekintzatik gora finantzatuko ditu, Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako Departamentuak berriki ebatzitako konkurrentzia askeko laguntza-deialdi bati esker.

Hala, 135.000 euro banatuko zaizkie irabazi-asmorik gabeko kultur erakundeei Foru Komunitatearen barnean, 2015ean zehar hitzaldiak, batzarrak, erakusketak, lehiaketak, ikerketa, kongresuak eta kultura zabaltzeko beste ekintza batzuk egin ahal daitezen.

Erakunde onuradunak eta hitzartutako diru-kopuruak honako hauek dira: Nafarroako Ateneoa (27.000 €), Nafarroako Donejakue bideko Adiskideen Elkartea (4.025 €), Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (2.250 €), Atena fundazioa (2.472,76 €), Nafarroako Azterketa Historikoen Elkartea (2.684 €), Nafarroako Bertsozale Elkartea (16.000 €); Iruñeko Ganberako Abesbatza Elkartea (4.454,94 €), Amigos de Cascante Vicus kultur elkartea (5.775 €) eta La Caracola kultur elkartea (6.380 €).

Diru-laguntza jaso dute ere: Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak (13.750 €), Gerónimo de Uztáriz Historia Sozialeko Nafarroako Institutuak(3.491,48 €), Tiza. Komikia Sustatzeko Elkarteak (25.000 € ) eta Ipes Gizarte Ikasketak Sustatzeko Fundazoa Institutuak (21.716,82 €).

Ekintzen proposamena

Diruz lagundutako proiektuek kultur ekintzen proposamenak aurkezten dituzte, esaterako:

-Argazki, bideosorkuntza, instalazio, arte plastiko, arkeologia eta kultur ondareari buruzko askotariko erakusketak.

-Hainbat gairi buruzko hitzaldiak, hitzaldi ilustratuak, mintegia, solasaldiak, mahai-inguruak eta eztabaidak: historia, zinema. folklorea, politika, artea, literatura, komikia, gizarte-mugimenduak eta generokoa…

-Bisita gidatuak, folklorearen zabalkundea, tailerrak, aurkezpenak eta liburuen sinadurak.

-Jardunaldi monografikoak, adibidez: XXVII. Donejakue bidearen Jardunaldiak, VI. Komiki Azoka, X. Cascanteko Aste Erromatarraren X. Edizioa; Mapamundistas 2015 Postalen aurkakoak eta XXXI, Folklore Jardunaldiak.

-Lehiaketak: Nafarroako XLII. Bertsolari Txapelketa; XXII. "Donejakue bidea" Nazioarteko Argazki Lehiaketa; Luis Morondo Konposizio Lehiaketaren VIII. Edizioa

Ekintza horiek guztiak 2015ean egingo dira, Iruñean gehienak. Nolanahi ere, Nafarroako beste 19 udalerritan ere izango dira: Agoitz, Artika, Barañáin, Berriozar, Burlata, Cascante, Corella, Elizondo, Lizarra, Huarte, Irurtzun, Lakuntza, Lesaka, Noain, Erriberri, Tutera, Atarrabia, Zizur eta Zubiri.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa