(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak erabilera kolektiboko 573 igerilekuren baldintza teknikoak eta osasun-baldintzak kontrolatuko ditu aurtengo udan astelehena, 2015.eko ekainak 22


Sorosleek desfibriladoreak erabiltzeko prestatuta izango beharko dute, nahitaezkoa izan ez arren haiek instalazioetan jartzea


Nafarroako Gobernuak 573 igerileku kolektibo kontrolatuko dira aurtengo udan.

Nafarroako Gobernuak erabilera kolektiboko 537 igerilekuren baldintza teknikoak eta osasun-baldintzak kontrolatuko ditu aurtengo udan 263 instalazioetan, hau da, izaera familiar pribatu edo 20 etxebizitza baino gutxiagoko familia anitzeko izaera ez dutenak; hala, erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna bermatu nahi dira.

Horrenbestez, aisialdiko instalazio horien erabileratik sortutako arrisku fisiko, kimiko edo mikrobiologikoak prebenitu eta saihestu nahi dira, esaterako: traumatismoak, istripuak eta itotzeak, eta gaixotasun infekziosoak, digestiokoak, arnasketakoak eta azalekoak.

Desfribriladoreak erabiltzeko prestakuntza duten sorosleak

Berrikuntza gisa, denboraldi honetan igerilekuen lan egingo duten sorosle guztiek behar bezalako prestakuntza jasota izango dute DESA izenekoak erabiltzeko, automatikoak edo erdi automatikoak diren kanpoko desfibriladoreak, nahitaezkoa izan ez arren instalazioek era horietako aparatuak edukitzea.

Gainera eta estreinakoz, Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuak (ISPLN) aurten bere webgunean instalazoietako titularren esku erregistro-liburuko ereduak jarri ditu Excel formatuan, igerilekuetako uretan egin beharreko eguneroko kontrolen emaitzak (bi kontrol) idazteko lanak errazte aldera, eta denboraldiaren amaieran ISPLNi igorri beharko zaizkio.

Kontrol-lanak ISPLNk, Iruña eta Tuterako (ordezkaritza bidez) udalek eta Foruzaingoak egingo dituzte, eta Lehen Mailako Arretako ekipoen osasun-langileen laguntza jasoko dute, beharrezkoa balitz.

ISPLNren webgunean, igerilekuak zaintzeko kanpaina honi lotutako informazio guztia topa daiteke; erabilera kolektiboko igerilekuen baldintzak erregulatzen dituen araudia; erabiltzeko beste agiri batzuk; igerilekuen erabilerari lotutako zenbait patologia eta produktu kimikoen gaineko informazio-liburuxkak, bai eta aisialdi nahiz kiroletako instalazio horiek arriskurik gabe gozatzeko gomendio-gida bat ere.

Kontrol horietan, honako hauek egiaztatuko dira: administrazioaren baimenak; instalazioen ikuskapena eta foru-araudiak eskatutako baldintza tekniko nahiz segurtasunekoak betetzen direla (123/2003 Foru Dekretua) (irristakorrak ez diren zolak, inguruko eta sarbideko hesiak, basoen sakonerak seinaleztatzea, elementu ludikoak ikusaraztea, prestakuntza jasotako eta behar besteko sorosleak izatea, botikina…), bai eta ur nahiz airearen kalitatea aztertzea ere (estalitako basoen kasuan) Estatuko araudiak eska dezakeena (742/2013 Errege Dekretua).

25 zehapen-espediente 2014an

Iragan udan, ISPLNk 25 zehapen-espediente egin zituen hautemandako akatsengatik edo araudia bete ez izanagatik, gehienak ura kontrolatzeko parametroen erregistrorik ez izateagatik (7). Beste 4 hasi ziren hamabostean behin egiten diren analisiak ez erakusteagatik; 3 basoko sakonera ez seinaleztatzeagatik; 2 botikineko oxigeno-botila hutsik izateagatik eta beste 2 instalazioetan, berrikuntzak ISPLNren aurretiazko txostenik gabe egiteagatik.

Gainerako zazpi espedienteak ireki ziren funtzionamenduko Adierazpen Arduratsua ez aurkezteagatik, botikinean ohol zurrunik ez izateagatik, adierazitako ordutegitik at irekitzeagatik (jakinarazi gabeko gau-festa bat ospatzea), turbidimetrorik ez edukitzeagatik, aldagelak behar bezala garbituta ez egoteagatik, eta eskailerarik nahiz klororik ez izateagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa