(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 1,9 milioi euro eman dizkie 126 toki-erakunderi basoko lanak egiteko asteartea, 2015.eko ekainak 23


Laguntza horien helburua ingurune naturala eta basoen baldintza ekologikoak kontserbatu eta hobetzea da


Mendia.

126 toki-erakundek 1.896.481 euro jasoko dute Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioaren aldetik basoko lanak egiteko. Laguntza horiek ingurune naturala eta basoen baldintza ekologikoak kontserbatu eta hobetzea dute xede.

Diru-laguntza horien helburua Nafarroako zuhaitzen baso-azalera zabaltzea da, batez ere landaretza-osaketen bidez birsortzeko gaitasuna dutenak eta jatorrizko basoetara eboluzionatzeko ahalmena dutenak; toki-erakundeekin dagoen lankidetza sustatzea baso-lurrak babesteko orduan; eta mendiko produktuen lehen eraldaketako jarduerak sustatzea.

Zehazki, diruz lagundu daitezkeen jardueren artean sartzen dira: mendiaren kudeaketa iraunkorra, basotzea, esaterako (itxiturak jartzea eta basotzearen banako beste babes-sistema batzuk jartzea, eta mantentze-lan zehatzak landatu ondorengo lehen bost urteetan); oihaneko lanak (argitzeak mendi naturaletan, basotzeei lotu gabeko itxiturak, osaketako inausketak eta mozketak), eta baso-bide eta azpiegitura txikiak eraiki eta hobetzea (sestrak, arekak, drainatzea edo harri-lubetak). Basoko ekosistemetako biodibertsitatea sustatzeko jarduerak ere diruz laguntzen dira.

Toki-erakunde onuradunak eta haiei dagozkien diru-laguntzak honako hauek dira:

Udalak: Abaurrepea (8.883 euro), Aguilar Kodeskoa (4.376 euro), Aibar (10.902 euro), Ameskoabarren (17.035 euro), Aranaratxe (7.199 euro), Arantza (12.421 euro), Arbizu (6.711 euro), Artzi (65.905 euro), Areso (22.106 euros), Atez (8.860 euro), Azuelo (3.871 euro), Baztan (66.040 euro), Beintza-Labaien (32.888 euro), Bera (32.179 euros), Berbintzana (5.583 euro), Azkoien (50.985 euro), Zirauki (2.389 euro), Eratsun (4.860 euro), Erro (28.570 euro), Espartza-Zaraitzu (11.902 euro), Etxalar (28.976 euro), Eulate (16.831 euro), Ezkaroze (12.009 euro), Galar (20.317 euro), Garaioa (17.479 euro), Garde (3.944 euro), Goizueta (94.509 euros), Gesalatz (2.687 euro), Girgillao (2.406 euro), Igantzi (9.258 euro), Ituren (7.011 euro), Jaurrieta (26.833 euro), Lapoblación (8.372 euro), Larraona (11.897 euro), Leitza (7.346 euro), Lezáun (12.103 euro), Lizóain (19.233 euro), Irunberri (48.571 euro), Mendabia (3.601 euro), Oiz (5.578 euro), Olazti (26.116 euro), Orbaitzeta (2.901 euro), Orbara (9.221 euro), Pitillas (2.899 euro), Erronkari (4.419 euro), Sada (23.019 euro), Jaitz (7.857 euro), Uharte Arakil (5.606 euro), Ultzama (6.593 euro), Urdiain (18.377 euros, Doneztebeko Urrotz (6.372 euro), Eguesibar (7.064 euro), Alesbes (25.338 euros), Hiriberri-Aezkoa (9.365 euro), Zubieta (12.860 euro) eta Zúñiga (5.620 euro).

Kontzejuak: Aintzioa (3.994 euro), Alkotz (1.974 euro), Aribe (6.323 euro), Arrarats (5.881 euro), Aizpurgi (18.113 euro), Aizkoa (8.120 euro), Bakedao (5.206 euros), Beruete (13.706 euro), Biotzari (5.114 euro), Echalecu (1.512 euro), Girgilaoko Etxarren (7.108 euro), Erbiti (13.827 euro), Erro (830.808 euro), Eugi (9.007 euro), Gartziriain (12.884 euro), Gerendiain (2.779 euro), Girgillao (3.178 euro), Iturgoien (23.448 euro), Makirriain (2.680 euro), Mezkiritz (3.320 euro), Nabaskoze (7.464 euro), Olabe (11.933 euro), Sagaseta (9.165 euros, Ameskoako San Martin (5.529 euro), Biloria (4.379 euro), Zabal (5.111 euro) eta Zudaire (12.028 euro).

Gainera, bi partzuergori laguntzak eman zaizkie (zenbait toki-erakundek partekatutako baso-azalerak; Aranbeltza-Estellerria 29. partzuergoa (12.188 euro) eta Irurtzun-Etxeberri partzuergoa (6.485 euro); hiru batzorderi: Bidasoa-Beorraran Administrazio Batzordea (87. partzuergoa) (26.183 euro), Ameskoak Mugatzeko Mendiko Batzordea (106.127 euro) eta Salazar Ibarreko Batzorde Orokorra (31.702 euro); bi mankomunitateri: Errengerena (14. 087 euro) eta Lokizko Mendilerroa (7.658 euro); eta Aralarko Batasunari (3.501 euro).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa