(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak uztailaren hasieran ordainduko du abenduko aparteko ordainsari guztiaren aurrerapena asteazkena, 2015.eko ekainak 24


16.674 langilek jasoko dute eta 34,4 milioi euroko kostua du


Gobernuak uztailera aurreratuko du abenduko aparteko ordainsari guztia.

Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran akordio bat onartu du eta, haren bidez, uztaileko lehen egunetara aurreratuko da 2015eko abenduko aparteko ordainsari guztia. Neurri horren barnean sartzen dira 16.674 langile, eta 34.432.951 euroko kostua du.

Zehazki, ordainsari hori orain arte aurreratu zaien langile finko nahiz aldi baterako langileek jasoko dute, eta hurrengo sei hilabeteetan zerbitzu-harreman bat aurreikusita dutenek, akordioak jasotzen duen moduan. Aurreratze horrek ez die eragingo aurten sartu diren pertsonei (finkoak nahiz aldi baterakoak), eta aparteko diru-sarrerak bere garaian kobratuko dituzte.

Neurri hori hartzen den seigarren aldia da, 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kendu zenetik. Gogora ekarri behar da, 2013 eta 2014 urteetako biak aurreratu direla (abendutik uztailerakoa eta ekainetik urtarrilerakoa), 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kendu izanaren ondorioz; kentze hori Espainiako Gobernuak onartu zuen, uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez, eta autonomia erkidegoek nahitaez bete beharreko oinarrizko araudia da.

Gogoratuko denez, iragan martxoan ordaindu zuen Nafarroako Gobernuak 2012. urteko abenduko aparteko ordainsariaren laurdena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa