(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Doneztebek espazio libre publikoko 29.000 metro koadro izango ditu osteguna, 2015.eko ekainak 25


Udalaren Hirigintza Planak egungo industria-lurzoruak neurrizko handitzea izatea aurreikusten du ere


Doneztebe

Doneztebe/Santesteban.

Doneztebeko Udalaren Hirigintza Planak espazio libre publiko handiko 29.000 metro koadro jasotzen ditu (parkeak, lorategiak eta berdeguneak), egungo industria-lurzoruak neurrizko handitzea izateaz gain haren ertzetatik eta zirrikitu-espazioetatik. Udaleko landa-lurzoruaren balioen aitorpenari eusteko ere proposatzen da.

Bestalde, PUMek etorkizuneko bide-antolaketa hipotekatuko ez duten bide-eskema bat proposatzen du. Etorkizunean N-121-A errepidea bitan banatzeko aukeraren eskeman bat ere sartzen da, udalerritik pasatzen denean; horretarako, egungo traza zabaldu beharko da, eta ordezko bide bat jarri Ezkurrako ibarreko eta Doneztebe-Saldias ardatzeko zirkulazio guztia hartzeko. Ibarburu parajean, iparraldean dagoena, N-121-A errepidearen alboan eta Sunbillarekin muga eginez, finkatutako hiri-lurzoru izaerako bi esparu txiki mugatzen dira (haietako batek jadanik sailkapen hori du), eta bertan errepideari lotutako berariazko jarduerak egin daitezke.

Guztira, planak 300 etxebizitza berritarako lurzorua aurreikusten du, eta haietatik 100 bat babestuak izango dira.

Uholdeak izateko arriskua alderdi erabakigarria da erdigunearen egituran eta garapenean; izan ere, Bidasoa-Baztan, Ezkurra eta Ezpelura ibaien artean kokatuta dago. Memoriak azaltzen duenez, plana egiteko zenbait agiri tekniko kontuan hartu dira eta, hala, erdigunean uholdeak izateko arriskuko guneak zehaztu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa