(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Genero-indarkeriako biktima diren 318 emakumek lan-kontratu bat sinatu zuten 2014an, aurreko urtean baino % 75 gehiago osteguna, 2015.eko ekainak 25


Nafarroan iaz aurkeztutako 1.060 salaketatik ehun bat adingabeko emakumeenak ziren


Bilkura

Genero-indarkeriaren aurkako Erakunde arteko Akordioaren Batzorde Iraunkorrak egindako bilkura. ( irudia handitu )

Genero-indarkeriaren biktimak diren 318 emakumek lan-kontratu bat sinatu zuen iaz Nafarroan, aurreko urtean baino % 75 gehiago (182 izan ziren), Erakunde arteko Akordioaren Batzorde Iraunkorrak aste honetan onartutako urteko txostenetik ondorioztatzen denez; batzorde horrek emakumeen aurkako indarkeriaren arretan eta prebentzioan koordinazio eraginkorra egiten du.

Nafarroako jarduneko Lehendakari Yolanda Barcina buru duen organo hori honako hauek osatzen dute: Gizarte Politiken jarduneko kontseilari Íñigo Allik; Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko jarduneko zuzendari-kudeatzaile Teresa Nagorek; Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkari Carmen Albak; Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari Joaquín Galvek eta Nafarroako Fiskal Nagusi José Antonio Sánchezek.

Iaz lan-kontratu bat sinatu zuten genero-indarkeriako 318 biktimetatik, % 20, 20 eta 34 urte artekoak ziren; % 19, 25 eta 29 artekoak; % 17, 35 eta 39 artekoak; eta % 13, 40 eta 44 artekoak. Haien geografia-esparruari dagokionez, kontratuen % 65 Iruñeko enplegu-bulegoen eraginpeko eremuan izenpetu ziren; % 17 Lodosakoan, % 7 Tuterakoan eta, gainerakoak, Foru Komunitateko beste gune batzuetan.

Gogora ekarri behar da, Espainiako Gobernuak kolektibo hori kontratatzeko eskaintzen dituen pizgarriez gain, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ere hitzarmenak sinatzen dituela genero-indarkeria egoeran dauden emakumeenen kontratazioa lehenesten duten enpresa interesdunekin langile horien hautaketa egiteko edo hari lotutako beste aholkularitza batzuk egiteko.

Nafarroako Gobernuko enplegu-bulegoetan enplegua bilatzen zuten indarkeria-mota horretako 330 biktimei eman zitzaien arreta iaz, hau da, aurreko urtean baino % 20 gehiago. Erdia baino gehiago (% 64) espainiarrak ziren eta atzerrian jaiotako emakumeen atean, Latinoamerikakoak (% 14) eta Magrebekok (% 9) ziren gehienak.

1.060 salaketa genero-indarkeriagatik

Aipatutako urteko memoriak ere adierazten du iaz Nafarroako poliziek 1.060 salaketa jaso zituztela emakumeenganako indarkeriagatik, 2013an baino % 5,8 gehiago (1.002 izan ziren).

Profilari dagokionez, 18 eta 40 urte arteko emakumeak dira (% 60,2), espainiarrak gehienak (% 62,5), eta indarkeria fisiko eta psikologikoa, biak nahastuta, jasaten dutenak (% 65); haien erasotzailea, gainera, bikotekide edo ezkontidea da (% 49).

Aipagarria da 92 salaketa adingabeko emakumeena dela, eta haien erdiak ia (% 47) sexu-indarkeria jasan izana adierazi zutela, nahiz eta era horretako erasoa % 10 bakarrik izan adinez nagusiak diren biktimen kasuan. Egoeren % 36an, erasotzailea ezezaguna zen eta % 25ean, familia-esparrukoa, biktimak 14 urte baino gutxiago zuen kasuetan bereziki.

Koordinazio handiagoa

Emakumeen aurkako indarkeriaren arretan eta prebentzioan koordinazio eraginkorra egiteko Erakunde arteko Akordioaren Batzorde Iraunkorraren bilkuran, inplikatutako eragileen arteko koordinazio handiagoa agerian geratu da; horrek "emakumeenganako indarkeria-kasuetan erantzun hobea eta bizkorragoa" ekarri du.

Gainera, biktimentzako baliabide eta babesen erabilera handiagoa azpimarratu da, emakumeak nahiz besteen kargu dauden adingabekoak; pertsona horiekin harremana duten profesionalen "prestakuntza hobea eta trebakuntza handiagoaren" emaitza da hori. Alde horretatik, aipatu behar da iaz 928 langile prestatu zirela oso alor ezberdinetan: gizarte zerbitzuetan, hezkuntzan, abokatutzan edo polizietan.

Azkenik, Batzorde Iraunkorrak ere honako hauen gaineko sentsibilizazio sozialaren gorakada positiboki baloratu du: "Genero-indarkeriaren aurka jokatzeko beharra", eta emakumeenganako eraso-mota horiek "zer diren eta zer esan nahi duten".

Harrera-baliabideak, prestazioak eta beste zenbait zerbitzu

Onartutako agiriak ere agerian uzten du, Nafarroako Gobernuko harrerako egoitza-zentroetara jotzen duten genero-indarkeriako emakume biktimek "gero eta arrisku handiagoan" daudela. 18 eta 24 urte arteko gazteak dira gehienak, atzerritarrak, seme-alaba "asko " dituztenak eta ia ikasketarik eta enplegurik ez dutenak.

2014an zehar, 77 emakumek eta 85 adingabekok larrialdi-zentroak erabili zituzten: 10 emakumek eta 17 adingabek harrera-etxea eta 7 emakumek eta 9 adingabeko egoitza-pisuak. Nafarroako Gobernuko baliabide horiek genero-indarkeriako biktimei berehalako harrera ematen die, aldi baterako eta doan; gainera, profesionalek laguntza soziala ematen die.

Prestazioei dagokienez, gizarte-larrialdiko laguntza bat eta beste 16 eman ziren enplegua izateko zailtasunengatik, 2013an baino % 77 gehiago.

Gainera, genero-indarkeriako biktimentzako 54 etxebizitza esleitu ziren alokairuan (aurreko urtean 16 izan ziren). Bestalde, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak 150 emakumeri egiaztatu zien genero-indarkeriaren biktima-izaera etxebizitza publikoaren erreserbarako sarbidea izan zezaten, alokairuan edo erosita.

Lizarra eta Tuterako biktimen arreta integralerako ekipoek (EAIV) 410 emakumeri eman zien arreta 2014an, aurreko urtean baino % 48 gehiago. Zerbitzua espezializatua da, eta haren helburua informazioa ematea, laguntzea eta genero-indarkeriako biktimentzako baliabideetara bideratzea da. Arreta psikologikoa, soziala, hezkuntza- eta lege-mailakoa eskaintzen dute.

Babes-neurriak eta jarduera judizialak

Emakumeen aurkako indarkeriaren arretan eta prebentzioan koordinazio eraginkorra egiteko erakunde arteko akordioaren urteko azken txostenak ere, 2014an arlo judizialean egindako jarduerak jasotzen ditu.

Horrenbestez, Nafarroako Emakumearenganako Indarkeriaren arloko epaitegiak 1.609 prozedura hasi zituen iaz, eta haietatik ia hirutik bi aurretiazko eginbideekin egokitu ziren. Gainera, epaitegi horrek 2014. urtean 1.328 salaketa jaso zituen, nahiz eta ondoren 282 salatzailek prozesu judizialari uko egin zioten (2013an baino % 15 gutxiago). Iaz ere, 288 babes-agindu eskatu ziren, eta haietatik 168 onartu egin ziren.

Bestalde, Emakumeentzako Arreta Juridikoaren Zerbitzuak (SAM) 988 emakumeri eman zien arreta iaz. Zerbitzu hori Nafarroako Gobernuak finantzatzen du eta Iruña, Lizarra, Tutera eta Tafallako abokatutza-elkargoek egiten dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa