(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztailaren 3ra arte zabalik izango da iraileko EGA azterketetara aurkezteko izena emateko epea osteguna, 2015.eko ekainak 25


Matrikularen tasa orokorra 26 euro da, eta familia ugariek nahiz terrorismoaren biktimek beherapenak izango dituzte


Hezkuntza Departamentuak uztailaren 3ra arte zabaldu du 2015eko Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) azterketako bigarren deialdirako matrikula-epea; azterketa hori irailean egingo da.

Azterketara aurkezteko tasa orokorra 26 euro da, eta 13 euro lehen mailako familia ugarietako kideentzat. Bigarren mailako eta terrorismoaren biktimentzat, berriz, matrikula doan da.

Izena emateko inprimakia, ordainagiriarekin eta eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera, Nafarroako Gobernuko erregistroetako batean aurkeztu beharko da, 30/1992 Legearen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikori buruzkoaren, 38.4 artikuluan ezarritako beste edozein bulegotan edo Internet bidez, Foru Gobernuko izapideen katalogoan.

Azterketa egin dezakete 2014ko abenduaren 31n 16 urte beteta zuten pertsonek. Nolanahi ere, kanpoan geratuko dira ere, aurtengorako beste erakunde batek deitutako EGA azterketetan matrikulatu direnak.

Proben xehetasunak

Azterketak hiru proba izango ditu: atarikoa, idatzia eta ahozkoa.

Haietako lehenak, atarikoak, test erako 90 galdera ditu eta, haien bidez hautagaiek hizkuntzaz duten ezagutza ebaluatzen da era ohikoan erabilitako gramatika-gai eta hizkuntz baliabideen bidez; horrekin batera, ahozko ulermeneko eta irakurmeneko proba bat ere izango da.

Bestalde, idatzizko proba bi zatik osatzen dute: idatzi labur batek (gutxienez 150 hitzeko gutuna, oharra edo antzekoa), eta beste zabalago batek (250 hitzeko testu bat, gutxienez) epaimahaiak proposatuko duen gai edo egoera bati buruz.

Azkenik, ahozko proba bi zatik osatzen dute: bost minutuko ahozko azalpenak, alde batetik, eta bertan epaimahaiak proposatutako testu bati buruz hitz egingo da; bestetik, hautagaien artean hamar minutuko eztabaida egingo da aurrez azaldutako gaiei buruz.

Titulua eskuratzeko, hiru probak gainditu behar dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa