(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Excavaciones Fermín Osés da Izurdiagako (Arakil) trenbide-pasabidea ezabatzeko enpresa esleipenduna ostirala, 2015.eko ekainak 26


Lanak abuztuan hastea eta hamabi hilabetez luzatzea aurreikusten da; beraz, horrela, Nafarroan hiru trenbide-pasabide soilik geratuko dira


Izurdiaga

Izurdiagako trenbide-pasabidea ( irudia handitu )

Excavaciones Fermín Osés S.L enpresa nafarra suertatu da Izurdiagako (Arakil) trenbide-pasabidea ezabatzeko proiektuaren esleipendun. Obrak abuztuan hastea eta hamabi hilabetez luzatzea aurreikusten da, Luis Zarraluqui Sustapeneko kontseilariak iragarri zuen moduan, egun, jarduneko kontseilaria berau.

Obraren kostu osoa 2,6 milioi eurokoa izango da eta, horrela, Nafarroan, hiru tren-pasabide soilik geratuko dira zutik, Berriozar, Ezkirotz eta Garinoainen. Horrelako azpiegitura gutxien duen Espainiako erkidegoa izango da (estatuko bataz bestekoa probintzia bakoitzeko 48 trenbide-pasabidekoa da, guztira, 2.357 egonik). Lizitazioan, guztira, 13 enpresa lehiatu ziren eta bi enpresa izan ezik –edo haien ABEEetan ez zuten Foru Komunitateko enpresarik– gainerakoak nafarrak ziren.

Izurdiagako proiektuak honako jarduera hauek aurreikusten ditu: egun, bertan dagoen trenbide-pasabidea ezabatzea, NA-7010 errepideko 21,580 kilometroan dagoena eta 357 ibilgailuko EBBI (eguneko batez besteko intentsitatea) duena; oinezkoentzako pasabidea eraikitzea; eta errepide-zati berri bat eraikitzea. Inguru horretako bizilagunek denbora asko daramate trenbide-pasabide hori ezabatzeko eskatzen eta, denboran zehar, hainbat azterketa eta proposamen egin dira.

Zehazki, jarduera 21,750 kilometroan hasiko da, San Juan auzora iritsi aurretik, errepide-zati berria hasten den lekuan eta, guztira, 1.234 metroko luzera edukiko du, 3,50 metroko zabalerako bi erreiko galtzada eta 0,50 metroko bazterbideak alde banatan. Egun hor dagoen bidera biribilgune baten bitartez lotuko da.

Bidea goiko pasabide baten bidez zeharkatzen da eta, behin zeharkatutakoan, saihesbideak berriro ere bat egingo du errepidearekin A-15 errepidearen azpian dagoen beheko pasabide baten inguruan; hor, konexiorako amaierako biribilgune bat planteatzen da.

Bukatzeko, proiektuak oinezkoentzako metalezko pasabide bat (24,55 metro luzekoa, zoru ez labaingarria eta ekintza bandalikoen aurkako hesia edukiko dituena) eraikitzea ere aurreikusten du, trenbide-pasabidea ezabatzen den leku berean eta, baita, ingurua heziz ixtea ere. Bi biribilguneek 4 metro zabaleko bi errei, 0,50 metroko barneko bazterbidea eta metro bateko kanpoko bazterbidea edukiko dituzte. Bestalde, goiko pasabidea 20 metro argiko bao bakarreko zubia izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Izurdiagako amaierako proiektua
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa