(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amerika, Asia eta Europako 17 lehiakidek hartuko dute parte XII. Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketan ostirala, 2015.eko ekainak 26


Igande honetan, ekainaren 28an, parte-hartzaileak eta epaimahaia aurkeztuko dira ekitaldi ireki batean, Baluarte Ganbera-Aretoan, 20:00etan


Kulturako Zuzendaritza Orokorrak lehenengo saria 20.000 euroz eta, bigarren saria, 10.000 euroz, zuzkitu ditu; eta, horretaz gain, orkestra garrantzitsuenekin kontzertuen bira egiteko aukeraz

Amerika, Asia eta Europako 17 lehiakidek hartuko dute parte XII. Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketan; 1991az geroztik ospatzen da Iruñean. Igande honetan, ekainaren 28an, parte-hartzaileak eta epaimahaia aurkeztuko dira ekitaldi ireki batean, Baluarte Ganbera-Aretoan, 20:00etan.

Lehenengo txanda kanporatzailea Baluarten egingo da ekainaren 29an eta 30ean eta bigarren kanporaketari bide emango dio uztailaren 1ean (bietan ere, sarrera libre eta doan izango da). Final handia uztailaren 4an egingo da Baluarte Auditorioaren Areto Nagusian.

Nafarroako Gobernuak lehenengo saria 20.000 euroz eta, bigarren saria, 10.000 euroz zuzkitu ditu. Epaimahaiak egoki iritziz gero, parte-hartzaileetakoren bati Columbia Artist agentziaren urtebeteko ordezkaritza eman dakioke.

Horretaz gain, Pablo Sarasate lehen saria hainbat orkestrekin eskaini ahal izango dituen emanaldiez horniturik dago, horien artean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Cascais  e Oeiras Ganbera Orkestra (Portugal) eta Krakóv Philarmonic Orkestrarekin eta, baita, Madrilgo Goi Mailako Errege Musika Kontserbatorioan stradivarius batekin emanaldi bat eskaintzearekin horniturik ere.

Alabaina, emanaldiak aurreikusitakoa baino lehen amaitzeko aukera ere kontuan hartu behar da, parte-hartzaileren batek lehiaketan ez parte hartzea erabakitzen duen kasuan. Kanporaketetarako ordutegiak jarraian zehazten diren hauek izango dira: astelehenean, ekainak 29, 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:00etara; asteartean, ekainak 30, 9:00etatik 14:00etara; eta asteazkenean, uztailak 1, 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:00etara.

Amaierako kontzertua 19:45etik 20:30etara izango da; bertan, bi finalistak entzuteko parada izango da, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak lagunduta; gainera, Baluarte plazan jarriko den pantaila erraldoi baten bitartez zuzenean emango da. Kanporaketa guztiak ere, streaming-en emango dira www.sarasatelive.com web orriaren bidez.

Parte-hartzaileak

23 lehiakide hautatu ziren edizio honetan parte hartzeko; horietatik 17 lehiakidek bertan izango direla baieztatu dute.17-25 urte bitarteko 10 gizonezkok eta 7 emakumezkok hartuko dute parte.

Lehiakideen naziokotasunari dagokionez, parte-hartzerik handiena Japoniatik etorriko da, lau ordezkarirekin, eta Espainiak jarraituko dio 3 ordezkarirekin. Ordezkari bakarra izango dute Ukraina, Moldavia, AEB, Turkia, Txina, Hego Korea, Serbia, Frantzia, Kanada eta Holandak.

Epaimahaiaren profila guztiz aldatu da oraingoan; manager eta zuzendari garrantzitsuak aukeratu dira, lehiakideen karrera proiektatu ahal izango dutenak. Epaimahaiko lehendakaria Douglas Sheldon, New Yorkeko Columbia Artists-eko lehendakariorde seniorra eta zuzendari orokorra, izango da; lehiaketako zuzendari artistikoa, berriz, Antoni Wit, Nafarroako Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra, izango da.

Sarasate Live

Nazioarteko lehiaketa edizio honetan birsortzen da "Sarasate Live Jaialdia" programa berriaren baitan. Honek formatu zabalagoa, desberdinagoa eta adin desberdineko publikoari irekia proposatzen du, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak diseinatua, Kulturako Zuzendaritza Orokorra-Bianako Printzea Institutuarekin lankidetzan.

Nazioarteko lehiaketaz gain, Sarasate Live! Jaialdiak orkestra-akademia bat ere hartuko du; mundu osoko musikari gazteak hurbilduko dira bertara. Horretaz gain, lutheriako (harizko, haizezko eta perkusiozko musika-tresnak fabrikatzen eta saltzen dituztenak) biltzar nazionala, haurrentzako musika-kanpamendua, Sarasateri eskainitako unibertsitateko uda-ikastaroa, haur txikientzako kontzertu irekiak eta antzeztuak ere hartuko ditu, eta, baita, Pablo Sarasateren bizitzari buruzko aire zabaleko erakusketa bat ere Iruñeko Gotorlekuan eta hitzaldi didaktikoen, kontzertuen, jarduera ludikoen eta gastronomikoen programa zabala.

Hori guztia gauzatzeko, hainbat erakunderen parte-hartzea ere izango dute, horien artean, Asociación Española de lutieres y arqueteros profesionales, Civican- Fundación Caja Navarra Fundazioa, Sonia Royo eta Íñigo Casalí, Sarasate udaleku irekien antolatzaileak, Nafarroako Filmoteka, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, "Pasadas las cuatro" antzerki-taldea, Sarasate Akademia eta Iruñeko Udala.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
AdrianIbañez.pdf
AngelaWeeBio.pdf
AnnyChen.pdf
ChirilMaximov.pdf
DaichiNakamura.pdf
EimiWakui.pdf
HaoMiaoBio.pdf
HyunJaeLim.pdf
Kouznetsova.pdf
LauraDelgado.pdf
NiekBaar.pdf
RobertLakatos.pdf
RubenMendoza.pdf
SergeyMaiboroda.pdf
TakamoriArai.pdf
YunaShinohara.pdf
YorginHasan.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa