(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapenak hobekuntza bat lizitaziora atera du N-121 errepidearen eta Barasoain-Garinoaingo zeharbidearen arteko elkargunean astelehena, 2015.eko ekainak 29


396.910 euroko aurrekontua duten lanek itxaroteko erdiko errei bat sortuko dute birak errazteko eta ikuspena hobetzeko


Errepideko obrak

Errepide bateko obrak.

Sustapen Departamentuak hobekuntza-proiektu bat lizitaziora atera du gaur N-121 errepidearen (Iruña-Tutera), 26,480 kilometro-puntua, eta NA-8601 errepidearen (Garinoaingo sarbidea) arteko elkargunean. Lizitaziora atera da komunitateko atalasearen azpitik egindako prozedura irekiaren bidez eta esleipen-irizpidea eskaintza onuragarriena izanik. 396.910 euroko aurrekontua du, eta haren idazketa Cintec S.L. enpresari enkargatu zitzaion. Lanak egikaritzeko epea bi hilabetekoa da.

Proiektuak N-121 errepidean (Iruña-Tutera) hautemandako arriskugarritasun puntu bat hobetuko du, 26.5 kilometroa NA-8601 errepidearekin egiten duen elkargunean (Barasoain-Garinoainen zeharbidea). Arazoa sortzen da tamaina handiko ibilgailuak (astunak eta autobusak) NA-8601 errepidetik N-121 errepideko hegoaldeko noranzkoan (Tutera) sartzen direnean. NA-8601 errepidetik iparraldeko noranzkoan (Iruña) sartzeko egiten den bira ibilgailu arinek bakarrik egin dezakete; astunek ezin dute egin lekurik ez dagoelako.

Oso itxia den "V" formako elkargunearen osaerak dakar, ibilgailu astunak, autobusak bereziki, N-121 errepidearen paraleloan jarri behar izatea, elkargune guztia luzetara okupatu behar izatea. Luzetarako posizio horretan, gidariak ezin ditu behar bezala ikusi N-121 errepideko iparraldetik datozen ibilgailuak; gainera, hegoaldetik datorren zirkulazioan arreta jarri behar du.

Onartutako irtenbidea

Lizitaziora ateratako proiektuak elkargunean jarduteko irtenbidea jasotzen du itxaroteko erdialdeko errei bat sortuz (azelerazio-erreia eta itxarote-erreia) N-121 errepidean hegoalderako errepidera sartzeko (Tutera), eta dezelerazio-errei bat N-121etik NA-6801 errepidean zuzenean sartzeko. Erdialdeko errei horrekin, gidariak ezkerraldera biratu ahalko du edo N-121 errepidean sartu bi fasetan: alde batetik, iparraldetik datorren zirkulazioaz baino ez da arduratuko, eta erdialdeko erreian kokatuko da; behin maniobra egin ondoren, N-121 errepideko erreian jarriko da, hegoaldera, erdialdeko erreian azeleratuz eta jadanik hegoaldeko zirkulazioaz bakarrik kezkatuz.

Hura gauzatzeko, ondorengo lanak egingo dira: N-121errepidea eta N-8601 errepideko elkargunea zabalduko dira, harik eta erdialdeko errei berria eta dezelerazio-errei berria lortu arte; kaltetutako nekazaritza-bidearen sarbide berria eraikitzea; N-121 errepide gurutzatzen duen fabrikako obra egikaritzea (800 milimetroko hodia), eta sestra aldaketak kaltetzen duena; luzetarako drainatzea bide-zati guztian "zapalgarriak diren" arekak eginez drainatze sakonarekin; kaltetutako bide-zatiaren seinaleztatze horizontal eta bertikala, eta 2,50 metro luze eta 1 metro zabaleko harri-lubetaren horma egikaritzea, ezpondaren lur-erauzketan kalte handiago ez izateko eta haren egonkortasuna hobetzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Seinaleekin egindako jardueraren planoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa