(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kontsumo Zerbitzuak txartelak eta fakturak gordetzeko gomendatzen du merkealdiak hastear daudenean asteartea, 2015.eko ekainak 30


Salmenta ondorengo zerbitzuak eta produktuen bermeak urteko gainerako garaietan eskainitakoaren berberak direla gogora ekarri du


Merkatariek askatasun osoz erabakitzen dute merkealdiak zenbat irauten duten. Merkatari bakoitzak askatasun osoz erabakiko du bere saltokiko merkealdiek zenbat iraungo duten, astebetekoa gutxienez, eta bi hilabetekoa, gehienez ere.

Bihar hasiko dira merkealdiak Nafarroan. Denboraldiaren hasiera eta amaierako data ofizialak arautzen dituen Foru Aginduaren arabera (37/2013 FA, maiatzaren 21ekoa), merkealdi-garaia uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da. Merkatari bakoitzak askatasun osoz erabakiko du merkealdiak zenbat irauten duen, eta gutxienez astebetekoa eta gehienez bi hilabetekoa izango da.

Ezustekorik ez gertatzeko, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko zuzendari Cesar López de Diosek txartelak edo fakturak gordetzeko gomendatu du erreklamazioa egin behar bada ere, eta gogora ekarri du, salmenta ondorengo zerbitzuak eta produktuen bermeak urteko gainerako beste garaiko berberak direla.

Merkealdietara jo aurretik ere, zer behar den pentsatzeko gomendatzen du, eta behar diren arropa edo produktuen zerrendak egitea, kontsumo arduratsua egiteko eta erosketak konpultsiboki ez egiteko.

Gogoratu duenez, merkealdietan saltzen den produktuaren kalitatea ez da ezberdina izango. Garai horretarako arropa eta beste gai batzuk ere ezin dira berariaz egin. Generoak gutxienez saltokian merkealdian hasi baino hilabetez lehenago egon behar zuen jadanik.

Kontsumitzaileak, gainera, eska dezake edozein produktuk jatorrizko prezioa merketutako prezioaren alboan jartzea, edo beherapenaren ehunekoa argi adieraztea.

Saltokiak ere jendeak ikusteko moduan jakinarazi behar du, aldi horretan zehar erosteko baldintzak zein diren –txartelekin ordaintzea edo ez, itzultzea edo ez…–.

Merkealdien iraupena

Turismoa eta Merkataritza Antolatzeko Atalburu Enrique Jaurrietak baieztatu duenez, merkatari bakoitzak hautatutako datak saltoki bakoitzaren kanpoaldean jarrita izango dira, jendeak ondo ikusteko moduan, saltoki horiek itxita daudenean ere.

Denda batzuk beherapenak merkealdi ofizialen aurreko astetik martxan jarri dituzte. Sustapeneko salmentak dira; ohikoak baino prezio merkeagoak, eta `merkealdien aurreko eskaintza berezi´ modura jartzen direnak edo `sustapen´ modura, `stock-ean dauden salmentak´, `beherapen handiak´, `BEZik gabeko eguna´, `Aitaren Egunaren Kanpina´, `San Fermin sustapena´, `saldoak´ edo generoa sustatzeko beste formula batzuk (haietarako denboraldi zehatzik ez du zehazten legeak).

Merkatarien elkarteek estrategia horiek justifikatzen dituzte baieztatuz sustapen-motaren bat egiten ez badute, eroslerik ez dagoela. Adierazten dute, gainera, uztailaren 1ean jende asko jadanik oporretara joan dela, eta, beraz, berandu dela saltzeko, eta bezeroak beraiek aspalditik galdezka ari direla prezio bereziak noiz hasten diren jakiteko. Ez dute legea urratzen, ez baitira merkealdiak, ez baitira gai guzietarako beherapenak, produktu zehatz batzuetarako baizik.

Ez da likidazioaren kasua, legeak egoera horretan beherapenen aldia askoz gehiago luzatzen baitu produktu guztien gainean. Likidazio hiru arrazoirengatik baino ez da gertatzen; erretiroa, eskualdatzea edo negozioaren itxiera. Azken kasu horretan, merkatariak urtebete du generoa likidatzeko. Nolanahi ere, saltzeko estrategia horrek baimen berezia eskatzen du, eta Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusian eskatu behar da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa