(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Sanferminetan ere Lehen Mailako Arretaren sarea erabiltzeko gomendatzen du asteazkena, 2015.eko uztailak 1


Datozen jaietan izango den osasun-arretarako dispositibo berezia prest dago jadanik


Bilkura

Vera kontseilaria Sanferminetarako osasun-dispositiboaren bilkuraren buru. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua Iruñeko eta Iruñerriko biztanleei gomendatzen die datozen Sanferminetan osasun-arretaren beharra izanez gero, beren osasun-zentrora jo dezatela, ohiko ordutegian irekita izango direnak; ordutegi horretatik kanpo ospitalez kanpoko larrialdi-puntuak erabiltzeko gomendatzen dute, hala, Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdietara, ahal den neurrian, joan ez daitezen; azken horretako jarduera kasu larrietarara mugatu behar da bereziki.

Osasuneko jarduneko kontseilari Marta Vera Sanferminetako dispositibo bereziko kideen bilkuraren buru izan da gaur goizean. Bertan izan dira, Osasun Departamentuko arduradunez gain (Nafarroako Ospitaleguneko zuzendaria, Ospitaletako Larrialdien zerbitzuetako arduradunak, Ospitalez kanpoko Larrialdiak, Lehen Mailako Arreta eta arreta medikua zezen-plazan, besteak beste), Nafarroako Larrialdi Agentziako, Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiko, Iruñeko Udalaren Herritarren Segurtasun Arloko, DYAko eta Gurutze Gorriko ordezkariak.

Lehen Mailako Arretaren sareari dagokionez, Iruña eta Iruñerriko osasun-zentroak (Antsoain, Barañain, Berriozar, Burlata, Sarriguren, Atarrabia eta Zizur Nagusia) egunero irekita izango dira 08:00etatik 15:20ak arte, asteartean, hilak 7, eta asteburuan (hilak 11 eta 12) salbu; egun horietan, itxita egongo dira.

Egun hauetan behar diren ohiko osasun-arretak herritar bakoitzak hurbilen duen osasun-zentroan eskatu beharko dira, aurretiazko hitzorduaren bidez, edo larrialdien bidez, beharrezkoa balitz.

Ospitalez kanpoko larrialdien arreta

Osasun-zentroak itxita dauden ordutegietan, larrialdiakOspitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuan artatuko dira, honako zentro hauetan:

-Egunero, 15:00etatik 20:00etara, Ermitagaña eta Arrotxapeako osasun-zentroetan (biak Iruñean), eta Burlatan. Uztailaren 7, 11 eta 12an, zentro horiek berak 08:00etatik 20:00etara irekita izango dira.

-Eguneko 24 ordutan, festetako egun guztietan, San Martin doktorearen anbulatorioan (San Fermin kalea, 29); leku hori, beste urtebetez, erreferentziazko zentro bihurtuko da festaren esparruan izandako osasun-larrialdiak artatzeko.

Zentro horretan, Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuak ohiko laguntza-puntu bati eusten dio, eta hura jaietan indartu egingo da 1 mediku, 1 erizain eta 1 administrarirekin; horrenbestez, astelehenetik, uztailak 6, 08:00etatik aurrera eta hilaren 24ko 24:00ak arte, etengabe irekita izango da.

Iruñeko eta Iruñerriko ohiko osasun-garraioko sareari dagokionez (bizi-euskarri aurreratuko 3 anbulantziak, oinarrizko bizi-euskarriko beste 3k eta medikalizagarria den helikoptero batek osatzen dute) bizi-euskarriko anbulantzia batekin eta oinarrizko bizi-euskarriko beste 3rekin indartuko da; horiez gain, laguntzeko beste ibilgailu batzuk izango dira, eta asteburuan, oinarrizko bizi-euskarriko beste bi anbulantzia.

Entzierroetarako dispositibo berezia

Entzierroetako zaurituak artatzeko dispositibo berezia hesi ondoko oinezko 16 sorospen-puntuk osatuko dute, haietako 12 medikalizatuak. Entzierroak 848,6 metroko ibilbidea du, eta, beraz, 53 metrotik behin sorospen-puntu bat jarriko da. Arretako dispositibo guztia 112-SOS Navarra zentroak koordinatuko du Nafarroako Larrialdi Agentziako egoitzan.

Entzierroko sorospen-puntuak ondorengo tokietan jarriko dira: Santo Domingoko aldaparen hasieran (Hezkuntza Departamentuaren egoitza), Nafarroako museoaren eskaileretan, Santiagoko plazan (udaletxeko atzealdea), San Saturninoko eskaileretan, udaletxean (2), Merkaderes kalean (2), Xabierko jaitsieran (2), Espoz eta Minako zeharbidean, Ahumadako Dukean, Labriteko jaitsieran, Nafarroako Gorteetan ("Telefonica" edo hegoaldeko kailejoia) eta Hemingway-en (iparraldeko kailejoian).

Gainera, medikalizatutako sorospen-puntu bakoitzak osasun-garraioa izango du; bizi-euskarri aurreratuko 9 anbulantzia izango dituzte, eta oinarrizko bizi-euskarriko 6; azken horietako 2 Gazteluko plazan egongo dira laguntza modura 112-SOS Navarra zentrotik bideratzeko osasun-garraio gehiagoren beharra dagoen ibilbideko puntura bidaltzeko.

Laguntza-dispositibo horretan arreta emateko izango dira, gutxienez: 12 mediku, 12 erizaintzako unibertsitate-diplomadun, 50 sorosle, komunikazioko 8 langile eta postuko 8 koordinatzaile. Ibilbideko arreta Gurutze Gorri, DYA, Suhiltzaile eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-baliabide eta -langileek emango dute. Bertatik bertarako osasun-arreta emango dute, eta zaurituak anbulantzian eramango dituzte Nafarroako ospitalegunera egokituko zaien sektoretik; hala, denbora errealean SOS Navarrako 112 Koordinazio Zentroari informazioa emango die artatutako pertsonen zauri eta lesioen gainean.

SOS Navarrako 112 Koordinazio Zentroa arduratuko da osasun-laguntza antolatzeaz, eta zaurituak osasun-zentroetara bideratzeaz, zauritu larrienak izan daitezen lehenak Nafarroako Ospitalegunera lehenak iristen, edo 112-SOS Navarrak erabakitzen duen zentrora.

Txupinazoan emango den arreta

Uztailaren 6an, Txupinazioa dela-eta, lehen laguntzak emateko hiru postu izango dira Jakobako Pasadizoan, Santo Domingo aldapan (Hezkuntza Departamentuko egoitzaren alboan) eta San Cerninen. Gurutze Gorri, DYA eta Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin lankidetzan jarritako postu horiek, honako osasun-beharrak artatuko dituzte: festen hasiera-ekitaldian batzen den jendetza handiaren ondorioz, bertaratutakoek hartutako kolpeak, kristalek eragindako ebakiak eta beste patologia txiki batzuk.

Dispositibo hori 1 medikuk, 3 erizaintzako unibertsitate-diplomadunek, 1 soroslek, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batek, oinarrizko bizi-euskarriko beste 5ek eta laguntzeko 2 ibilgailuk osatuko dute.

Vázquez de Mella, hilak 6 eta 7 eta asteburua

Horren guztiaren osagarri, uztailaren 6 eta 7rako, eta 10, 11 eta 12ko astebururako, Lehen Arretako Unitate bat prestatuko da Vazquez de Mella ikastetxean (aurreko urteetan bezala), jaietako patologia arinak artatzeko.

Bertan, lehen arreta bat egingo da eta, hala badagokio, larritasun handiagoko pazienteak San Martin doktorearen anbulatoriora edo Nafarroako ospitalegunerako bideratuko dira. Puntu horretan arreta emango da uztailaren 6ko 10:00etatik eta hilaren 7ko 22:00ak arte, eta hilaren 10eko 21:00etatik (ostirala) hilaren 13ko (astelehena) 08:00ak arte; etenik gabeko arreta eskainiko dute medikuek, erizainek eta erizainen laguntzaileek, Nafarroako Osasun Zerbitzuaren laguntzarekin.

Entzierroko zaurituei buruzko informazioa

Osasun Departamentuak, azken hiru urteotan egin duen moduan, prentsa-areto bat prestatu du, eta bertan entzierroko zaurituei buruzko informazio guztia egunero igorriko du. Aurten, Nafarroako Ospitaleko lehengo larrialdi-zerbitzuetan kokatuko da, zaurituak eramaten diren larrialdietako eraikin berriaren alboan.

Kazetariek entzierroa prentsa-aretoan zuzenean ikusi ahalko dute, hala nahi izanez gero; telebista-pantaila bat jarri da bertan. Gainera, egunero informazioa bi unetan emango da; bata, 08:20-08:25ean, eta ordu horretan goiz horretako zaurituen lehen aurrerapena egingo da; 08:50ean, berriz,prentsaurrekoa emango da, eta egun horretako zaurituei buruzko informazio guztia ematen ahaleginduko dira. Egunero bertaratuko dira, Larrialdi Zerbitzuetako buru Javier Sesma edo Kudeaketari Laguntzeko Unitateko buru Wilfredo Soler.

Prentsa-aretoa leku aproposa izango da osasunaren arloan San Fermin jaietan gertatutako informazio oro igortzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa