(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bero-boladak alertan jarri du Nafarroa guztia basoan suteak pizteko arrisku handia edo oso handia dagoela-eta asteazkena, 2015.eko uztailak 1


Foru Gobernuak kontu handiagoa izateko eskatu du, nekazariei batez ere, garai honetan bilketa-lanak egiten baitituzte


Nafarroa suteak izateko arrisku handian edo oso handian dago, bero-boladak eraginda.

Nafarroako Larrialdi Agentziak herritarrei eta une hauetan bilketa-lanak egiten ari diren nekazariei arreta handiagoa eskatu die Foru Komunitatea basoko suteak pizteko arrisku handian edo oso handian dagoela-eta (egun hauetako tenperatura altuengatik).

Gainera, gogora ekarri behar da iragan ekainaren 15ean aurreikusitako murrizketak indarrean sartu zirela, hau da, nekazaritza eta basoko lurretan udan sua erabiltzeko moduari dagozkion murrizketak, suteak ez pizteko prebentziozko neurri modura.

Debekuen artean, ezin da aisialdirako den surik egin (barbakoak) hegoaldean, ezta horretarako prestatutako tokietan ere; errekuntzako motorreko ibilgailuekin ere ezingo da ibili gune geografiko horretako basoko pistetan; uztondoak, basoko hondakinak ezingo dira erre edo lehorreko nekazaritza-lurretan.

Nekazarientzako gomendioak

Kontu handiagoarekin ibiltzeko gomendioa garai honetan laboreen bilketa-lanak egiten dituzten nekazariei egiten zaie bereziki, data hauetan izandako sute gehienak lan horiekin zerikusia dutelako.

Kolektibo horri eragiten dioten gomendio garrantzitsuenen artean, Nafarroako Larrialdi Agentziak gomendatzen du fardoak egiteko makinek eta uzta-makinek urez betetako bi sulfatagailu edo kantinplora eraman dezatela 15 litroko tanga batekin gutxienez, hasierako neurri modura erabiltzeko suteren bat pizten bada ere.

Makinak edo haien errodamenduak gehiegi ez berotzeko ere eskatzen dute, bai eta elektrizitate estatikoaren pilaketa ere lurreko deskargagailuekin. Halaber, gaur egun bezala tenperatura altuko egunetan, jarduera murrizteko edo eteteko ere eskatzen dute 13:00ak eta 17:00ak artean, intsolazio handieneko denbora-tartean; ordu horretan sortzen dira sute gehien, estatistikek diotenez.

Desnibelean dauden lurretan egindako mozketa-lanetan, mozteko pintza apur bat altxatzea gomendatzen da uzta-makinaren bira egiten denean 13:00ak eta 17:00ak artean; hala, lurrarekin eta izan daitezkeen harriekin kontaktua izatea saihestuko da. Gainera, komeni da irristailuaren azpialdea nylon edo beste material metaliko baten plantxekin estaltzea

NLAk ere nekazariei gomendatzen die makinen mantentze-lanetan arreta handiagoa jar dezaten. Hau da, gas-kolektorea eta egunero lastoa pilatzen den uzta-makinako beste puntu batzuk garbi ditzatela. Ihes-hodiko gasen irteera ere berrikusi behar da metatxispak behar bezala funtziona dezan.

Ahal den guztietan, komeni da jadanik bildutako, bildu gabeko guneen eta baso-lurren arteko etenaldia ziurtatzea. Horretarako, garrantzitsua da alde horien inguruan landa-tarte bat disko-goldeekin lantzea uztaren ondoren.

Azkenik, nekazariei gomendatzen zaie telefono mugikor bat eraman dezatela, eta 112-SOS Navarra larrialdietako telefonoa berehala dei dezatela suteren bat pizten bada.

Herritarrentzako gomendioak

Herritarrentzako gomendioei dagokienez, Nafarroako Larrialdi Agentziak azpimarratu du ez dela zigarro-muturrik, pospolorik edo arriskuko beste objekturik bota behar. Hondakinak ere ezin dira utzi xede horretarako diren guneetatik kanpo

Basoko inguruetatik zirkulatu behar duten pertsonei, NLAk gogorarazten die komeni dela ingurua ondo ezagutzea, eta motordun ibilgailuekin ez ibiltzea baimenduta dauden lekuetatik ibiltzeko beharrezkoak ez badira; izan ere, ihes-hodiak sasi lehorrak ukitzean sute bat eragin dezake.

Txangozaleei ere zirkuituetatik ez daitezela atera eskatzen die, eta ibilgailuak aparkalekuetan edo bazka edo sasirik gabeko guneetan utzi ditzatela.

Basoan suteren bat ikusiz gero, abisua lehenbailehen eman behar zaio 112-SOS Navarra larrialdi-zentroari, non piztu den eta bide egokienak adieraziz sutea itzaltzeko ekipoak ahalik eta bizkorren iritsi daitezen.

Azkenik, herritarren bat sute batetik hurbil badago, Nafarroako Larrialdi Agentziak albotatik eta gune baxuenetatik urruntzen saiatzeko gomendatzen du, leku argi batera edo zuhaitzik eta sasirik gabeko garbi batera joan dadila, eta haizearen norabidearen aurkako noranzkoan joan dadila beti.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa