(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

20 herrialdetako 400 kazetari baino gehiago akreditatu dira 2015eko San Fermin jaiei buruzko informazioa emateko osteguna, 2015.eko uztailak 2


Nafarroako Gobernuak % 65ean diruz lagundutako Nazioarteko Prentsa Bulegoa bisitatu du Sanchez de Muniain lehendakariordeak


Hogei bat herrialdetako 139 hedabidetako 400 kazetari baino gehiago akreditatu dira 2015eko San Fermin jaiei buruzko informazioa emateko.

Profesional horiei Nazioarteko Prentsa Bulegoan emango zaie arreta; bulego horrek urtero eskaintzen ditu bere zerbitzuak 2000. urtetik aurrera, Nafarroako Kazetarien Elkartearen, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetzari esker. Foru Gobernuak, hain zuzen, bulegoaren funtzionamenduko gastuen % 66 diruz laguntzen du.

Jarduneko bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek instalazioak bisitatu ditu gaur eguerdian; harekin batera, bertan izan dira Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi Maider Beloki, Nafarroako Kazetarien Elkarteko lehendakari Miguel Angel Baron eta ENECSA-Baluarteko kudeatzaile Javier Lacunza.

Sei kazetari eta etenik gabeko ordutegia

Nazioarteko Prentsa Bulegoa (Iruñeko Baluarte, Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditoriuma, 1. solairuan dago), honako ordutegi honetan zabalik izango da: uztailaren 4ra arte, 10:00etatik 14:00ak arte; hilaren 5 eta 6an, 10:00etatik 17:00ak arte; eta 7tik 14ra, 07:45etik 17:00ak arte. Sei kazetarik osatzen dute taldea.

Akreditatutako kazetariei emandako arreta telefonoz (948 066 191 edo 192, 103 eta 193 bukaerekin) eta posta elektronikoz (oip@sanferminprensa.com) egingo da ere. Bulegoak festen nahiz Nafarroako nazioarteko proiekzioaren gainean sortutako informazio oro argitaratuko du, www.sanferminprensa.com webgunean eta Facebook eta Twitter sare sozialetan.

Bulegoaren helburua akreditazioak kudeatzea da mugatutako jaien guneetara sartzeko, eta profesionalei San Fermini lotutako gaiei buruzko informazioan laguntza emateko. Gainera, lan egiteko areto bat eskaintzen zaie, eta bertan inprimagailua eta informatikako ekipoak daude abiadura handiko Internet sarearekin dokumentazioaren bidalketa bermatze aldera (argazkiak, bideoa…). Horrez gain, wifi konexioa du gailu mugikorretarako, eta baita pantaila bat ere entzierroaren irudiak ikusteko.

Akreditatutako 400 kazetari baino gehiago

Bulegoak 685 baimen edo akreditazio kudeatu ditu aurten hainbat ekitalditarako; 139 hedabideetako (berri-agentziak, telebistak, irratiak, prentsa) edo beren kasa lan egiten duten kazetariek eskatu dituzte. Hedabide horietatik, 97 Estatukoak dira (35 Nafarroa kanpokoak), eta gainerakoak atzerriko 19 herrialdetakoak: AEB, Eslovenia, Erresuma Batua, Turkia, Frantzia, Mexiko, Bielorrusia, Korear Errepublika, Holanda, Alemania, Pakistan, Italia, Portugal, Kolonbia, Suedia, Kanada, Polonia, Txekiar Errepublika eta Errusia.

Entzierroak dira hedabideen artean interes handiena pizten duten ekitaldiak. Zehazki, 429 kazetari akreditatu dira haiek jarraitzeko, 2014an baino % 3,3 gehiago. 45 hedabidetako beste 161 profesionalek Txupinazoaren berri emango dute udaletxetik edo Seminario Etxetik. Azkenik, `Pobre de Mi´-rako 37 hedabidetako 95 pertsona akreditatu dira.

Argazki-lehiaketako irabazleak

Bulegora egindako bisitan, Akreditatutako Profesionalentzat antolatutako Entzierroko Argazkiaren V. Nazioarteko Lehiaketako garaileak jakinarazi dira; 2014ko ekitaldiko irabazlea David González del Campo izan da, Santo Domingoko zatian ateratako irudi batekin.

Iruñeko Udalak babestutako sarian 1.500 euro banatzen dira, eta Entzierroko ibilbidetik kendutako galtzada-harri bat. Itaroa saltoki handiak babestutako Herri Epaimahaiaren Saria Javier Sesmaren argazki batek eskuratu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa