(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Finkatu dira Arette-n (Frantzia) amaitzen den Tourreko etapa ikustera joateko baimendutako aparkatzeko guneak

ostirala, 2015.eko uztailak 3


Autoek Belaguako mendateko errepidearen bazter batean eta El Ferialen aparkatu ahalko dute, karabanak La Contiendan eta aterpe zaharrean, eta baimendutako ibilgailuek bakarrik aparkatuko dute mugako zabaldegian


Miguel Induráin

Miguel Induráin, Frantziako Tourra bost aldiz irabazitako txirrindularia.

Foruzaingoak baimendutako aparkatzeko guneak finkatu ditu uztailaren 14an Frantziako Tourreko etapa ikustera joan nahi duten zaleentzat; etapa hori Arette udalerri frantseseko San Martingo Harriko eski-estazioan amaituko da.

Horrenbestez, aurreko eguneko eguerditik, uztailak 13, autoek Belaguako mendateko errepidearen eskuinaldean (NA-137) seinaleztatuko diren tokietan aparkatu ahalko dute, 59. Kilometro-puntutik aurrera (mugatik kilometro eskasera), eta Izaba alderako norabidean; El Ferial eski-estazioko aparkalekuan ere utzi ahalko da ibilgailua, eta leku horretan aparkatuko dute ere autobusek.

Karabanei dagokienez, La Contiendako estazioan aparkatu ahalko dute, bai eta Navarra kirol klubaren aterpe zaharrean ere. Mugako zabalgunean (Ernazko lepoa) Barneko Zuzendaritza Nagusiak baimendutako osasun-langileek, larrialdietako langileek edo prentsak bakarrik aparkatuko dute; gainerako autoak uztailaren 13ko eguerditik aurrera kendu beharko dira, Hiru Behien Zerga ekitaldi tradizionala amaitzen denean.

Toki horietatik, zaleak oinezko edo bizikletaz abiatu ahalko dira Arettte-ko eski-estaziora; bertan amaituko da, uztailaren 14an, Frantziako Tourreko etapa. Aipatu beharra dago igande gauerditik (hilak 12) astelehenera arte (hilak 13), Frantziako Jendarmeriak Belaguako mendateko errepidea (NA-137) moztuko duela; hala, motordun ibilgailuek ezingo dute pasa.

Frantziako Tourreko karabana uztailaren 14an, 13:00ak aldera, iritsiko da San Martingo Harriko estaziora, eta bertan geratuko da 19:00ak arte. Une horretatik aurrera, ibilgailuen zirkulazioa berriz martxan jarriko da Frantziako Jendarmeriak ezartzen duen baldintzetan.

Gomendioak eta El Ferialgo zerbitzua

Foruzaingoak zaleei gomendatzen die, finkatutako aparkalekuetatik helmugako puntura iristeko oinez edo bizikletaz joan daitezela errepidearen ibilbidetik bertatik edo seinaleztatutako pista edo bideetatik; izan ere, menditik egitea arriskutsua gerta daiteke, sima eta zulo askoko lur karstikoa baita.

Gainera, gogorarazten die kokatzen diren ingurunea errespetatu behar dutela, ez dutela zaborrik utzi behar, eta antolatzaileen nahiz polizien aginduei kasu egin behar dietela. Azkenik, ibilgailuak ixteko gomendatzen die, eta baliozko objekturik ez ditzatela barruan ikusteko moduan utzi.

Bestalde, El Ferial estazioko eraikinak, NICDO enpresa publikoak kudeatuta, taberna eta sukaldaritzako zerbitzuak eskainiko ditu uztailaren 13an, goizeko 08:30etik azken bezeroak joaten diren arte; uztailaren 14an, berriz, 08:00etatik lokala hutsik geratzen den arte. Aurreko egunetan, honako ordutegi hau izango du: uztailak 10, 11:00etatik 17:00etara, eta uztailak 11 eta 12, 10:00etatik 18:00etara.

Larrialdiko dispositiboa

Arette-ra Frantziako Tourra iritsiko dela-eta, Larra-Belagua inguruan espero den ikusle-kopuru handia tarteko, Nafarroako Larrialdi Agentziak koordinazio-postu bat prestatuko du Ernazko lepoan, mugako zabalgunean.

Izabako suhiltzaile boluntarioak izango ditu, medikalizatutako anbulantzia bat eta Nafarroako Gobernuaren helikoptero medikalizatua. Gainera, Nafarroako Larrialdi Agentziako suhiltzaileek Tourreko antolakuntzak San Martingo Harrian jarriko duen koordinazio-zentroan parte hartuko dute, izan daitezkeen zauritu espainiarrak Foru Komunitatearekin muga egiten duen tokiraino arazorik gabe eramateko asmoz.

Bestalde, Sustapen Departamentuak Belaguako mendateko errepidean (NA-137) egindako mozketen berri emango du Izaban, Nafarroako Autobidean (A-15) eta Pirinioetako Autobian (A-21) jarritako paneletan.

Hiru Behien Zerga

Tradizioak agintzen duen moduan, astelehenean, uztailak 13, Ernazko lepoan dagoen San Martingo Harrian Hiru Behien Zerga egingo da; Frantziako Tourra hurrengo egunean Arette-ko eski-estaziora iritsiko da, baina egoera horrek ez dio eragingo ekitaldiari.

Hala, urtero bezala, ekitaldi hori ikusi nahi duten pertsonen ibilgailuak Belaguako mendateko errepidearen eskuinaldean (NA-137) aparkatu ahalko dira, 59. Kilometro-puntutik.

Foruzaingoak asteburutik aurrera ez du utziko ibilgailu batek mugako zabalgunean aparkatzen Hiru Behien Zerga ekitaldia behar bezala egin dadin. Amaitzen denean, gune hori libre geratuko da hurrengo egunean, Barneko Zuzendaritza Nagusiak baimendutako ibilgailuek aparkatu ahal dezaten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa