(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren Iruñeko zerbitzuak hilaren 8, 9, 10, 13 eta 14an irekiko dira San Ferminetan ostirala, 2015.eko uztailak 3


Arreta-ordutegia 09:00etatik 12:30era izango da, oro har


Nafarroako Gobernuak Iruñean dituen bulegoetako zerbitzuak hilaren 8, 9, 10, 13 eta 14an irekiko dira jendeari arreta emateko, nahiz eta ordutegi murriztuan izan; hilaren 7, 11 eta 12an, berriz, itxita egongo dira.

Zehazki, erregistro orokorrak nahiz departamentuetan dauden erregistroek, hilaren 6an, 08:00etatik 12:00etara emango dute arreta jendearentzat, eta hilaren 8, 9, 10, 13 eta 14an, 09:00etatik 12:30era.

Bestalde, Ezkirotzen dagoen Zergadunari Arreta emateko Bulegoak, hilaren 6an, 08:30etik 11:30era emango du arreta, eta hilaren 8, 9, 10, 13 eta 14an, 09:30etik 12:30era.

Foruzaingoaren Herritarren Arreta Bulegoari dagokionez (Gazteluko plazan dago), festaren erdigunean, arreta eguneko 24 ordutan emango du ohikoa den moduan.

Azkenik, Nafarroako hiriburuko osasun-zentroek beren pazienteei okasiorako ezarritako ordutegi eta egunetan emango diete arreta.

Foru Komunitateko gainerako tokietan, Foru Administrazioaren zerbitzuek jarduera normala izango dute, eta ohiko ordutegian emango da arreta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa