(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak neurriak hartzeko gomendatzen du iragarritako tenperatura altuei aurre egiteko astelehena, 2015.eko uztailak 6


Gogora ekarri du ere, tenperatura altuak direla-eta, suteak pizteko arrisku "oso handia eta muturrekoa" dagoela


Haurra ura edaten

Beroak haurrei, adinekoei edo gaixoei eragin diezaieke bereziki.

Nafarroako Gobernuak neurriak hartzeko gomendatzen du gaur, uztailak 6, iragarrita dauden tenperatu altuei aurre egiteko. AEMETen arabera, 36 º C baino gehiagora hel daiteke. Osasun Departamentuak gogora ekarri duenez, gehiegizko beroak pertsona guztiei eragin diezaieke, baina haurrei, adinekoei edo gaixoei, batez ere.

Zehazki, deshidratazioa, karranpak, nekea edo bero-kolpea eragin dezake, gorputzak 39 º do gehiago badu, bai eta buruko mina, nahasmendua edo konortea galtzea ere. Kasu horietan, osasun-arreta jaso behar da berehala.

Tenperatura kontrolatzeko ohiko sistemaren gainkargarik ez izateko, Osasun Departamentuak ura eta likido freskoak maiz edateko gomendatzen du, eta fresko egotea, dutxak hartuz, bainatuz edo aireztatze edo klimatizazioko sistemak erabiliz (zinemak, saltokiak, kafetegiak…). Gainera, eguzkitik babestea komeni da, bero gehien egiten duen orduetan kalera ez ateratzea, eta itzala bilatuz. Ariketa fisikoa eguzkipean eta tenperatura altueneko orduetan ez egitea gomendatzen da.

Zaintza horiek adinekoek edo gaixoek bete behar dituzte bereziki (familiarrak, lagunak, auzotarrak…); beraz, Osasun Departamentuak haiekin egunean pare bat aldiz behintzat harremanetan jartzeko gomendatzen du ondo daudela jakiteko, eta neurri horiek aplikatzen ari direla ziurtatzeko. Pertsona baten tenperatura oso altua badu beste arrazoirik gabe edo konortearen egoeran aldaketak baditu, Osasun Departamentuak osasun-zerbitzuetara jotzeko beharra azpimarratu du.

Suteak pizteko arrisku handia

Foru Gobernuak ere arreta handiagoz aritzeko eskatu die, batez ere, garai honetan bilketa-lanak egiten dituzten nekazariei, suteak pizteko muturreko arriskua baitago. Nafarroako Larrialdi Agentziak une hauetan bilketa-lanak egiten ari diren herritarrei eta nekazariei eskatu die kontu handiagoa izan dezatela; gogorarazi du, halaber, ekainaren 15ean, indarrean sartu zirela udan nekazaritza eta basoko lurretan sua erabiltzeari buruzaurreikusitako murrizketak, suteak ez pizteko prebentziozko neurri gisa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa