(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Turismoko webgune ofizialean 52.500 sarrera izan dira hilaren 3tik 8ra, 2014an baino % 2,33 gehiago osteguna, 2015.eko uztailak 9


Uztailaren 7an egin ziren bisita gehien


San Ferminetako Txupinazoa.

San Ferminetako Txupinazoa.

Nafarroako Turismoko webgune ofizialak uztailaren 3tik bart gaueko 12ak arte 52.485 bisita jaso ditu (2014an baino % 2,33 gehiago). Uztailaren 7an egin ziren bisita gehien. Internautek saio bakoitzeko 2,9 orrialde ikusten dute batez beste.

Orrialde eta edukien artean, aldi horretan bisitatuenak ondorengoak izan dira, hurrenkera honetan: Nafarroako Turismo webgune ofizialaren ataria 3.389 bisitekin (% 6,46); haren atzetik datoz,  San Fermin Jaietako Programa /Sanferminak/Nafarroako turismo-informazioa (2.942 sarrera, % 5,6) eta jaiaren historia (1.901 sarrera, % 3,6); San Fermin Jaiei buruzko ohiko galderak (1.560 sarrera, % 1,38); Entzierroa (1.104, % 2,10); Santuaren Historia (906 sarrera, % 1,7), Question Fêtes San Fermines (San Fermin Jaiei buruzko ohiko galderen bertsio frantsesa), bai eta Iratiko basoaren eta Allozko urtegiaren gaineko turismo-informazioa eskaintzen duten orrialdeak ere.

Webgune horiek kontsultatzen dituzten internauten jatorriari dagokionez, honako hauek nabarmendu behar dira, herrialdeka: Espainia (40.163, kontsulten % 76,5%); Frantzia (5.807, % 11); Italia (948, % 1,8); AEB (930, % 1,7), Erresuma Batua (676, % 1,4); Mexiko (502, % 0,9); Argentina 490 (% 0,9); eta Alemania (448, % 0,8).

Autonomia erkidegoei edo eskualdeei dagokienez, ondorengo tokietako bisitariak azpimarratu behar dira: Madrilgo Autonomia Erkidegoa (8.207 sarrera, % 15,6), Katalunia (8.124, % 15,4), Nafarroa (6.919, % 13,1), EAE (5.955, % 11,3), Valentziako Erkidegoa (2.966, % 5,6), Akitania (2.661, % 5), Andaluzia (2.104, % 4), Ille de France, Frantzia (1.255, % 2,4), Aragoi (1.160, % 2,2), eta Gaztela eta Leon (962, % 1,8).

Hirien arabera, honako toki hauetako kontsultak nabarmendu behar dira, hurrenkera honetan: Madril (7.635, kontsulten % 14,5), Bartzelona (6.633, % 12,6), Iruña (6.568, % 12,5), Bilbo (1.993, % 3,8), Valentzia (1.696, % 3,3), Donostia (1.696, % 3,2), Paris (1.040, % 1,9), Zaragoza (881, % 1,6), eta Paue, Frantzia, (811,% 1,5).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa