Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Uztailaren 7an egin ziren bisita gehien
San Ferminetako Txupinazoa.
Nafarroako Turismoko webgune ofizialak uztailaren 3tik bart gaueko 12ak arte 52.485 bisita jaso ditu (2014an baino % 2,33 gehiago). Uztailaren 7an egin ziren bisita gehien. Internautek saio bakoitzeko 2,9 orrialde ikusten dute batez beste.
Orrialde eta edukien artean, aldi horretan bisitatuenak ondorengoak izan dira, hurrenkera honetan: Nafarroako Turismo webgune ofizialaren ataria 3.389 bisitekin (% 6,46); haren atzetik datoz, San Fermin Jaietako Programa /Sanferminak/Nafarroako turismo-informazioa (2.942 sarrera, % 5,6) eta jaiaren historia (1.901 sarrera, % 3,6); San Fermin Jaiei buruzko ohiko galderak (1.560 sarrera, % 1,38); Entzierroa (1.104, % 2,10); Santuaren Historia (906 sarrera, % 1,7), Question Fêtes San Fermines (San Fermin Jaiei buruzko ohiko galderen bertsio frantsesa), bai eta Iratiko basoaren eta Allozko urtegiaren gaineko turismo-informazioa eskaintzen duten orrialdeak ere.
Webgune horiek kontsultatzen dituzten internauten jatorriari dagokionez, honako hauek nabarmendu behar dira, herrialdeka: Espainia (40.163, kontsulten % 76,5%); Frantzia (5.807, % 11); Italia (948, % 1,8); AEB (930, % 1,7), Erresuma Batua (676, % 1,4); Mexiko (502, % 0,9); Argentina 490 (% 0,9); eta Alemania (448, % 0,8).
Autonomia erkidegoei edo eskualdeei dagokienez, ondorengo tokietako bisitariak azpimarratu behar dira: Madrilgo Autonomia Erkidegoa (8.207 sarrera, % 15,6), Katalunia (8.124, % 15,4), Nafarroa (6.919, % 13,1), EAE (5.955, % 11,3), Valentziako Erkidegoa (2.966, % 5,6), Akitania (2.661, % 5), Andaluzia (2.104, % 4), Ille de France, Frantzia (1.255, % 2,4), Aragoi (1.160, % 2,2), eta Gaztela eta Leon (962, % 1,8).
Hirien arabera, honako toki hauetako kontsultak nabarmendu behar dira, hurrenkera honetan: Madril (7.635, kontsulten % 14,5), Bartzelona (6.633, % 12,6), Iruña (6.568, % 12,5), Bilbo (1.993, % 3,8), Valentzia (1.696, % 3,3), Donostia (1.696, % 3,2), Paris (1.040, % 1,9), Zaragoza (881, % 1,6), eta Paue, Frantzia, (811,% 1,5).
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen