(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideko larrialdi-zerbitzuek 154 osasun-laguntza eman dituzte San Ferminak hasi direnetik ostirala, 2015.eko uztailak 10


Foruzaingoak 14 pertsona atxilotu ditu jaien lehen erdian; iaz, 25 izan ziren


Osasun-laguntza

Traumatismoak eta zauriak, osasun-arretako arrazoi nagusiak.

San Martin doktorean eta Nafarroako Ospitale Gunean kokatutako Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideko larrialdi-zerbitzuek astelehenetik, hilak 6, osteguneko, hilak 9, azken ordura arte 154 osasun-laguntza eman dituzte San Fermin jaietako istripuei lotuta. 2014ko aldi berean, 212 osasun-laguntza eman ziren, txupinazioa igandean jaurti zen urtean.

Zifra horren barnean ez dira sartzen entzierroaren ondorioz ospitaleetako larrialdi-zerbitzuetan egindako 19 artatzeak (2014an baino 3 gehiago).

Osasun-laguntza guztien artetik, 68 San Martin anbulatorioan eman dira, eta 86 Nafarroako Ospitalegunean.

Patologien arabera, laguntza emateko arrazoi ohikoenak traumatismoak eta zauriak dira (96; 2014an 112 izan ziren); atzetik datoz, erasoak (21; 2014an 13 izan ziren) eta intoxikazio etilikoak (28; 2014an, 7). "Beste zenbait arreta" kapituluan 8 kasu egon dira, iaz baino bi gehiago. Egunen arabera, arreta gehien emandako eguna hilaren 6a izan zen; egun horretan, 41 pertsona artatu ziren (54, 2014an), eta gutxien, berriz, hilaren 7an, 25 pertsona (36, 2014an). Hilaren 8an, 51 lagun artatu zituzten, eta uztailaren 9an, 37.

Osasun-garraioko zerbitzuek 266 joan-etorri egin dituzte Iruña inguruan, 2014an baino 22 gehiago. Hilaren 2an mugitu ziren gehien: 92 pertsona eraman zituzten egun horretan, eta haren atzetik, hilaren 6a dator, astelehena, 74rekin. Hilaren 8an, berriz, 53 pertsona eraman zituzten, eta uztailaren 9an, 47.

Salaketa penalak ere jaitsi egin dira

Foruzaingoak San Fermin jaietako lehen lau egunetan 14 pertsona atxilotu ditu (iaz, 25 izan ziren). Haietatik, sei bide-segurtasunaren aurka egindako delituengatik (alkoholemia), hiru ebasketa edo lapurretengatik, agintaritzako agenteei desobeditzeagatik eta jarkitzeagatik, eta gainerako hirurak beste zenbait arrazoirengatik.

Herritarrek uztailaren 6tik 9ra Foruzaingoaren bulegoetan aurkeztutako salaketa penalen kopurua ere % 22 jaitsi da. Hala, jaien erdialdera arte, agenteek 251 salaketa jaso dituzte (323, iaz). Jarritako salaketa gehienak, haietatik 195, ebasketei lotutakoak dira; 2014an, 255 izan ziren arrazoi horrengatik.

Bestalde, Foruzaingoak 181 administrazio-salaketa idatzi ditu lehen lau egun hauetan, iaz baino bat gutxiago. Haietatik, 62 trafikoko arau-hausteengatik eta bide segurtasunean izandako urraketengatik izan dira, 25 udal-ordenantzak ez betetzeagatik (gehienak, pixa bide publikoan egiteagatik), eta gainerakoak, beste arrazoi batzuengatik.

Foruzaingoaren Agintaritza eta Koordinazio Zentroak jaiei lotutako 216 intzidentziari eman die arreta. Haien artean, 39 pertsonei emandako laguntzak izan dira, 31 liskar eta istiluengatik eta 3 mehatxu eta alarma sozialengatik emandakoa. Gainera, uztailaren 6tik aurrera, bost trafiko-istripuri arreta eman zaie Iruñerrian, haietan guztietan inork minik hartu gabe.

Azkenik, Foruzaingoko agenteek zezen-ospakizun eta entzierroetan egindako kontroletan, 14 pertsona atera dituzte zezen-plazatik eta entzierroko ibilbidetik. 12 pertsona ere salatu dituzte herritarren segurtasun-araudia urratzeagatik (substantzia estupefazienteak kontsumitu edo edukitzeagatik, edo desordena publikoak eragiteagatik), beste bat Zezen Araudia urratzeagatik eta beste bat gehiago entzierroko udal-ordenantza ez betetzeagatik. Agenteek ez dute borrokengatik esku hartzeko beharrik izan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa