(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Igandetik astelehenerako gauerdian itxiko da Belaguako errepidea mugan Frantziako Tourra dela eta ostirala, 2015.eko uztailak 10


Frantziako Jendarmeriak etapa-amaierara oinez bakarrik iristen utziko du, eta ez bizikletaz hasiera batean jakinarazi zuen bezala


Miguel Indurain.

Miguel Indurain, Frantziako Tourra bost aldiz irabazitako txirrindularia.

Frantziako Jendarmeriak igande honetatik (hilak 12) astelehenera (hilak 13) bitarteko gauerdian itxiko du Belaguako mendateko errepidea (NA-137), mugan (Ernazko lepoa), asteartean, uztailak 14, Frantziako Tourra Arette-ko San Martingo Harriko eski-estaziora helduko dela-eta. Bertara oinez bakarrik iritsi ahalko da, eta ez bizikletaz, Jendarmeriak hasiera batean esan zuen bezala.

Autoek Foruzaingoak seinaleztatutako tokietan aparkatu ahalko dute, Belaguako mendateko errepidearen eskuinaldean (NA-137), 59. Kilometro-puntutik aurrera (mugatik kilometro eskasera), eta Izaba alderako norabidean; El Ferial eski-estazioko aparkalekuan ere utzi ahalko da ibilgailua, eta leku horretan ere autobusek aparkatuko dute.

Karabanei dagokienez, La Contiendako estazioan aparkatu ahalko dute, bai eta Navarra kirol klubaren aterpe zaharrean ere. Mugako zabalgunean (Ernazko lepoa) Barneko Zuzendaritza Nagusiak baimendutako osasun-langileek, larrialdietako langileek edo prentsak bakarrik aparkatuko dute; uztailaren 13ko eguerditik aurrera ez da ibilgailurik aparkatuta izango, Hiru Behien Zerga ekitaldi tradizionala amaitzen denetik aurrera.

Toki horietatik, zaleak oinez bakarrik abiatu ahalko dira Arette-ra; bertan amaituko da, uztailaren 14an, Frantziako Tourreko etapa. Frantziako Tourreko karabana 13:00ak aldera iritsiko da San Martingo Harriko estaziora, eta bertan geratuko da 19:00ak arte. Une horretatik aurrera, ibilgailuen zirkulazioa berriz martxan jarriko da Frantziako Jendarmeriak ezartzen duen baldintzetan.

Hiru Behien Zerga

Foruzaingoak 25 agentez osatutako segurtasuneko dispositibo berezia prestatu du, eta haiek egunero lanean ariko dira astelehen eta asteartean, goiz, arratsalde eta gaueko txandetan; izan ere, jende asko izatea espero da Hiru Behien Zerga ekitaldi tradizionala ikusteko, eta baita Frantziako Tourreko etaparen amaiera ikusteko ere.

Tradizioak agintzen duen moduan, astelehenean, uztailak 13, Ernazko lepoan dagoen San Martingo Harrian Hiru Behien Zerga egingo da; Frantziako Tourra hurrengo egunean Arette-ko eski-estaziora iritsiko da, baina egoera horrek ez dio eragingo ekitaldiari.

Hala, urtero bezala, ekitaldi hori ikusi nahi duten pertsonen ibilgailuak Belaguako mendateko errepidearen eskuinaldean (NA-137) aparkatu ahalko dira, 59. Kilometro-puntutik.

Foruzaingoak asteburutik aurrera ez du utziko ibilgailu batek mugako zabalgunean aparkatzen Hiru Behien Zerga ekitaldia behar bezala egin dadin. Amaitzen denean, gune hori libre geratuko da hurrengo egunean, Barneko Zuzendaritza Nagusiak baimendutako ibilgailuek aparkatu ahal dezaten.

Gomendioak eta El Ferialgo zerbitzua

Foruzaingoak zaleei gomendatzen die finkatutako aparkalekuetatik helmugako puntura iristeko oinez joan daitezela, esan den moduan, errepidearen ibilbidetik bertatik edo seinaleztatutako pista edo bideetatik, menditik egitea arriskutsua gerta daiteke, sima eta zulo askoko lur karstikoa baita.

Gainera, gogorarazten die kokatzen diren ingurunea errespetatu behar dutela, ez dutela zaborrik utzi behar, eta antolatzaileen nahiz polizien aginduei kasu egin behar dietela. Azkenik, ibilgailuak ixteko gomendatzen die, eta baliozko objekturik ez ditzatela barruan ikusteko moduan utzi.

Bestalde, El Ferial estazioko eraikinak, NICDO enpresa publikoak kudeatuta, taberna eta sukaldaritzako zerbitzuak eskainiko ditu uztailaren 13an, goizeko 08:30etik azken bezeroak joaten diren arte; uztailaren 14an, berriz, 08:00etatik lokala hutsik geratzen den arte. Aurreko egunetan, honako ordutegi hau izango du: uztailak 10, 11:00etatik 17:00etara, eta uztailak 11 eta 12, 10:00etatik 18:00etara.

Larrialdiko dispositiboa

Arette-ra Frantziako Tourra iritsiko dela-eta, Larra-Belagua inguruan espero den ikusle-kopuru handia tarteko, Nafarroako Larrialdi Agentziak koordinazio-postu bat prestatuko du Ernazko lepoan, mugako zabalgunean.

Izabako suhiltzaile boluntarioak izango ditu, medikalizatutako anbulantzia bat eta Nafarroako Gobernuaren helikoptero medikalizatua. Gainera, Nafarroako Larrialdi Agentziako suhiltzaileek Tourreko antolakuntzak San Martingo Harrian jarriko duen koordinazio-zentroan parte hartuko dute, izan daitezkeen zauritu espainiarrak Foru Komunitatearekin muga egiten duen tokiraino arazorik gabe eramateko asmoz.

Bestalde, Sustapen Departamentuak Belaguako mendateko errepidean (NA-137) egindako mozketen berri emango du Izaban, Nafarroako Autobidean (A-15) eta Pirinioetako Autobian (A-21) jarritako paneletan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa