(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia ostiralean, uztailaren 17an, hasiko da asteartea, 2015.eko uztailak 14


Ikastaro, hitzaldi, mahai-inguru eta antzerki-jarduera ugari antolatu dituzte herrian, eta abuztuaren 2ra arte izango ditugu gozagai


Jaialdiko egitarauan daude “Jauregiko altxorrak”, konpainia nazionalen obrak eta “Hemengo klasikoak”, alegia talde nafarren proposamenak.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko oihala ostiralean, uztailaren 17an, altxako dute eta, hasteko, Cervantesen "Entremeses" izango dugu ikusgai agertokian.

Antzezpen horren aurretik, dena den, Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako udako ikastaro bat hasiko dute Carmelo Gomez, Emi Cay eta German Rodak; eta halaber, "Tea en la azotea" erakusketako ateak irekiko dituzte eta dantza bertikala eta musika protagonista dituen "Cantare volare" ikuskizuna egingo dute kalean.

Egitarauan bi antzezlan-mota daude: batetik, "Jauregiko altxorrak", konpainia nazionalek estreinatuko dituzten obrak; eta bestetik, "Hemengo klasikoak", hau da, Nafarroako konpainien estreinaldiak.

Lehenbiziko "Jauregiko altxorra" Cervantesen "Entremeses" izango da, eta Teatro de la Abadía taldeak antzeztuko du, uztailaren 17an, ostiralean.

Hurrengo egunean, uztailaren 18an, Fernando Cayok Nicolas Maquiaveloren "Printzea" antzeztuko du, boterearen arauei buruzko eztabaida zoragarri bat.

Jaialdian Greziako hiru antzezlan klasiko ikusi ahal izango ditugu, "Teatro de la Ciudad" proiektuko sustatzaileen eskutik (proiektu hori Miguel Alfredo Sanzolek, Andres Limak eta Miguel del Arcok antzerkiaren arloko ikerketa, sorkuntza, ekoizpena eta erakusketa sustatzeko sortutako proiektu bat da):

"Edipo rey", Paco Deniz, Natalia Hernandez eta Eva Tranconen eskutik; "Medea", Aitana Sanchez Gijon eta Andres Lima protagonista nagusi direla; eta "Antigona", Carmen Machi, Manuela Paso eta Angela Cremonteren eskutik, besteak beste. Antzezlan horiek uztailaren 24an, 25ean eta 26an egingo dituzte, hurrenez hurren.

Antzerkian etorkizun oparoa izango duten gazteak protagonista dituen atal berri bat ere antolatu dute, eta, gainera, Nafarroako konpainien proposamenek pisu handiagoa izango dute edizio honetan.

Antzezle ezagun asko igoko dira aurten La Cavako agertokira: Aitana Sanchez Gijon, Carmen Machi, Emilio Gutierrez eta Angela Molina, esate batera.

Asteburuaren ondoren, astelehenean jaialdiko atal berri bati emango diote hasiera:

"Millennials Klasikoak", arte dramatikoko ikasleen leihoa, etorkizun oparoa duten gazteak ezagutzeko aukera. Uztailaren 20an, astelehenean, Joven Compañía taldeak "Hey boy, hey girl" eskainiko digu, "Romeo eta Julieta" antzezlanaren XX. mendeko reality show formatuko bertsioa. Uztailaren 22an, asteazkenean, For the fun of it konpainiaren txanda izango da: "La crítica del amor" antzeztuko dute, XVII. mendeko festa abestu bat, dantza, musika eta Calderon de la Barcaren testuak protagonista direla.

Nafarroako konpainien lehenbiziko proposamena uztailaren 21ean, asteartean, helduko zaigu, Alhama de Teatro taldeak "El burgués gentilhombre" eskainiko baitugu.

Haren atzetik etorriko dira Tdiferencia eta La Nave, uztailaren 28an, asteartean, "Las alegres casadas" antzeztuko baitute elkarrekin. Ondoren, Acrónica Producciones konpainiak "Bancarrota" eskainiko du asteazkenean, uztailaren 29an. Azkenik, El Bucle Producciones konpainia nafarrak, zikloa amaitzeko, "La discreta enamorada" obraren bertsio berezi bat eskainiko digu.

Horrez gain, jaialdian gonbidatu bat izango dugu: Fundación Siglo de Oro (Rakatá), hain zuzen ere.

Oraingoan, Madrilgo konpainiak Lope de Vegaren "Mujeres y criados" obra berreskuratu du eta uztailaren 27an, astelehenean, eskainiko digu.

Jaialdia uztailaren 31ko eta abuztuaren 1eko asteburuan amaituko da, estreinaldi nazionalekin:

ostiralean, uztailaren 31n, "César y Cleopatra" izango dugu ikusgai, Angela Molina eta Emilio Gutierrezen eskutik; eta larunbatean, abuztuaren 1ean, "La discreta enamorada".

"Jauregiko bitxiak" zikloko antzezpenetarako txartelak 15 euroan salduko dira Interneten (www.culturanavarra.es) eta 18 euroan leihatilan.

"Hemengo klasikoak" eta "Millennials klasikoak" zikloetarako txartelak era salgai daude, 5 euroan Interneten eta 7 euroan leihatilan. Eta "Mujeres y criados" antzezpenerako sarrerek (uztailak 27) Interneten 10 euro balioko dute eta leihatilan 12 euro.

Tailerrak eta beste ikuskizun batzuk

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko egitaraua osatzeko, Nafarroako unibertsitateekin eta beste kultura-kolektibo batzuekin elkarlanean hainbat jarduera antolatu dituzte herritarrentzako eta antzerkiko profesionalentzako: ikuskizunak, kalean eta herriko hainbat lekutan, hitzaldiak eta prestakuntza-jarduerak.

Hala, eleberrien inguruko "Eleberri historikoaren iragana eta oraina" hitzaldi-zikloan, literatura-genero horretako idazle garrantzitsuenak etorriko dira kultura-etxera: Jose Maria Perez, Peridis, Carlos Bassas del Rey eta Nacho Faerna, besteak beste.

Gainera, ikusle guztientzako, Nafarroako Ateneoak "konTRASTEAK. Musika oroimenaren agertokian" jardunaldia antolatu du.

Arte eszenikoetako ikasle eta profesionalek lau prestakuntza-jarduera hauetan parte hartzeko aukera izango dute:

"Ikusi edo ez ikusi. Bidaia Cervantesen Mirarietan barna" udako ikastaroa, Emi Ecay eta Carmelo Gomezen eskutik; "Nola egiten da film luze bat?" zinema-tailerra, Ana Murugarrenen eta Joaquin Trincadoren eskutik; GRISOk antolatutako Antzerki Klasikoari buruzko Nafarroako 4. Jardunaldiak, "Emakumea eta emakumeen boterea Urrezko Mendeko antzerki espainiarrean"; eta "Sorkuntza dramatikoa agertokian: aktore-narratzailearen teknika" tailerra, zeina Alfredo Sanzolek, Andres Limak eta Ana Maestrojuanek emango duten.

 

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko egitarauari buruzko informazio guztia, sarrerak eta abonamenduak web-orri honetan eskuratu ditzakezue: www.culturanavarra.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa