(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideko larrialdi-zerbitzuek Sanferminei lotutako 391 artatze egin dituzte asteazkena, 2015.eko uztailak 15


Zifra hori azken urteotako txikiena da, % 26 jaitsi da 2014ko jaietan izan zenarekin alderatuz


Osasunbideko ospitaleko eta ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuek jaiei zuzenean lotutako 391 artatze egin dituzte Sanferminetan (hilaren 6ko eguerditik hilaren 14ko gauerdirarte).

Zifra horren barnean entzierroko 41 lasterkariri egindako laguntzak sartzen dira (47, 2014an), eta haietatik hamarrek zezenen adarkadek sortutako zauriak izan dituzte (iaz baino bik gehiagok). Oraingoan, arreta gehien emandako entzierroa asteartekoa, hilak 7, izan zen, haietatik hiru zezenen adarkadengatik. Haren atzetik hilaren 11, larunbata, dator, 9 zauriturekin (haietako lau, adarkadengatik). Nolanahi ere, ostiralean, hilak 10, entzierroko lasterkari batek ere ez zuen arretarik jaso ospitaleko eta ospitalez kanpoko zerbitzuetan.

Aipatu beharra dago Sanferminetan arreta jasotako pertsona-kopurua % 26 jaitsi dela iaz zenbatu zirenaren aldean (530 artatze egin ziren). Izan ere, 2015eko zifra azken urteotako txikiena da; 2012koa, aldiz, handiena izan zen, urte hartan 657 artatze egin baitziren.

Datu horiek gaur goizean ezagutarazi dituzte Osasuneko jarduneko kontseilari Marta Verak; Zerbitzu Nagusien zuzendariorde Inma Gimenak; Nafarroako ospitaleguneko Larrialdi Zerbitzuen Unitate Klinikoko buru Wifredo Soler-ek; eta Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuen Erizaintzako buru Antxon Garciak.

Marta Verak, bere agerraldian, "egun hauetan iruindarren eta hiria bisitatu duen guztien osasuna zaintzeko pertsona guztiek egindako ahalegina" eskertu du. NOZ-Osasunbideko profesionalei, Gurutze Gorriko eta DYAko boluntarioei, Nafarroako Larrialdi Agentziari eta zezen-plazako osasun-langileei egindako aitorpen hori adierazi die kontseilariak.

Artatzeen xehetasuna

Entzierroetan, Nafarroako Ospitaleguneak zauritutako 37 lasterkari artatu ditu, haietatik hamar zezenen adarkadengatik; San Martin Doktorea zentroan, berriz, lau lasterkari, haiek guztiak hainbat traumatismorengatik.

Artatutako lasterkari guztietatik, bederatzi ospitaleratu egin ziren. Gaur arte, haietako bost Nafarroako Ospitalegunean daude orain, haiek guztiak zezenen adarkadek eragindako zauriekin.

Bestalde, entzierroari lotu gabeko larrialdiko 341 artatzetatik, % 66,5 Nafarroako Ospitalegunean egin da eta, gainerakoa, San Martin Doktorea zentroan.

Artatutako paziente horien % 61 (208), traumatismo eta zauriekin. Askoz atzerago, erasoak ageri dira, % 16 (56 kasu), eta intoxikazio etilikoak, % 15 (50 kasu). Gainera, lau intoxikazio erregistratu dira drogengatik, eta 23 artatze beste arrazoi batzuengatik.

Uztailaren 7an, asteartea, artatu zen jende gehien Osasunbideko ospitale eta ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuetan (65). Atzetik datoz, hurrenkera honetan, hilak 8 (51), 10 (44) eta uztailak 6 eta 12 (41 eta 41). Egun lasaienak, aldiz, hilak 14 (11) eta 13 (18) izan dira.

Horrez gain, 112-SOS Navarra Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak 565 anbulantzia mugiarazi ditu San Ferminetako jai hauetan.

Azkenik, Gurutze Gorriak 180 pertsona artatu ditu Lehen Mailako Arreta Unitatean, gehienak jaietakoak berezkoak diren patologia arinengatik (traumatismo txikiak, ebakiak, konorte-galtzeak, erorikoak, zorabioak edo intoxikazioak). Desbideratzea hurrengo laguntza-mailara pasatzen duen unitate hori (ospitalez kanpoko edo ospitaleko larrialdiak), Vázquez de Mella ikastetxe publikoan lanean izan da uztailaren 6, 7, 10, 11 eta 12an.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa