(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1,23 milioi euro eman du industriako 23 ETEren inbertsioei laguntzeko osteguna, 2015.eko uztailak 16


Gainera, 1,54 milioi euroko gastua baimendu du gaur Geiser Pharma enpresak Lekarozko Campusean inbertitzeko asmoa duen diru-laguntza modura


Nafarroako Gobernuak 23 enpresari industriako laguntzak eman dizkie 2015eko industriako ETEen inbertsioei laguntzeko deialdiaren lehen hilabeteetan, eta urriaren amaiera arte zabalik izango da.

Zehazki, emandako kopurua 1,23 milioi euro da, eta % 16,7ko batez besteko diru-laguntza bati dagokio. Diru-laguntza jadanik eman zaien enpresek 8,57 milioi euroko inbertsioa aurreikusten dute.

Kopuru horri laster Nafarroako Gobernuak gaur Lozy’s Pharmaceuticals enpresari baimendutako laguntza gehituko zaio; Geiser Pharma haren filialaren bidez, fabrika bat eraikitzen ari da Lekarozko Campusean. Enpresaren inbertsioa 6,72 milioi eurokoa da, eta proiektua ebaluatu ostean, gastu bat baimendu da 1,54 milioi euroko diru-laguntza bat emateko, lagundu daitekeen inbertsioaren % 23.

12,3 milioi euro laguntzetan

2015eko industriako ETEen inbertsioetarako laguntzak 12.3 milioi eurokoak dira, eta eska ditzake aurten Nafarroan urriaren 31 baino lehen industria-inbertsioak egingo dituen edozein enpresak.

Deialdiak laguntzen zenbatekoaren eskala bat ezartzen du, eta aurrekontuaren %30era heldu ahalko dira gehienez. Zenbatekoak handiagoak izango dira honako kasu hauetarako: mikroenpresak, ekonomia sozialeko enpresak, bokazio esporatzailea dutenak, lan-taldean emakume asko edota desgaitasunak dituzten pertsonak dituztenak, ingurune kaltetuetan daudenak, bai eta I+G proiektuen ondoriozko inbertsioen edo enpresa-deibertsifikazioaren ondoriozkoak.

Ekimena EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatzen du, eta jarduera ekonomikoa eta enplegua suspertzeko Akordioaren barnean sartzen da, iragan urrian Foru Gobernuak eta eragile ekonomiko eta sozial nagusiekin urrian sinatu zutena: CEN, UGT eta CCOO.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa