(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen Departamentuak N-121-A, Iruñeko Ingurabidea eta Ebroko Autobia birgaitzeko kontratuak lizitatu ditu ostirala, 2015.eko uztailak 17


Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 24an amaituko da hiru kasuetan, eta hiru kontratuen aurrekontua milioi bat eurotik gorakoa da


Autobia

Lizitatutako lanek milioi bat eurotik gorako aurrekontua izango dute.

Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiak lizitaziora atera ditu ondorengo kontratuak: "N-121-A errepideko bide-zorua (Iruña-Behobia) birgaitzea, 39 eta 52 kilometro-puntuen arteko zatia", 368.039,21 euroan, BEZa kanpo; "PA-30 errepideko bide-zorua, Iruñeko Ingurabidea, kontserbatu eta birgaitzea, 0,500 eta 22,800 kilometro-puntuetan", 369.239, 60 euroan, eta "A-68 Autobiaren, Ebroko Autobia, 2015, bide-zorua kontserbatu eta birgaitzea", 367.126,72 euroan.

Hiru kontratuak prozedura irekiaren bidez izapidetuko dira, prezio txikieneko esleipen-irizpidearekin, eta eskaerak aurkezteko epea uztailaren 24an amaituko da hiru kasuetan, 30 eguneko egikaritze-epea izanik.

N-121-A errepidearen kasuan, proiektuak Zozaia (Baztan) eta Sunbillaren arteko bide-zoruak birgaitzea jasotzen du; izan ere, errepideak zati batzuetan bide-zoru agortua du, gurpil-arrasto eta pitzadura askorekin; egoera horrek bereziki degradatutako guneak saneatzeko jarduera bat egitea eskatzen du bide-segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.

Iruñeko Ingurabidean proiektuak bide-zoruak birgaitzea jasotzen du 0,500 eta 22,800 kilometro-puntuen artean.

Azkenik, A-68 Autobiari dagokionez, proiektuaren barnean 93,180tik 87,160rako eta 100,400etik 98.640 kilometro-puntuen arteko zatiei ekingo zaie, biak ala biak Logroñoko noranzkorako galtzadan; geruzen arteko itsaspen-arriskuak ere jaso dira, kaltetutako seinale horizontalak berriz jartzea eta dagokion segurtasun eta osasuneko partida.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa