(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroan bainua hartzeko dauden 11 gune naturaleko ur-kalitatea kontrolatuko du aurtengo udan ostirala, 2015.eko uztailak 17


Denboraldi honetan Artabiako kontzejuko (Allin) Urederra ibaiaren igerilekua sartzen da


Urederra ibaia, Artabian (Allin).

Nafarroako Gobernuak Nafarroan bainua hartzeko dauden 11 guneetako ur-kalitatea kontrolatuko du uda honetan. Aurten, Urederra ibaian, Artabiako kontzejuan (Allin) dagoen bainua hartzeko gune berrian egindako kontrolak sartuko dira

Zehazki, ekain, uztail, abuztu eta irailean ondorengo guneetako uraren 8 analisi egingo dira gutxienez:

Gainera, aurrez kontrolak egin dira, eta iragan denboraldiko emaitzekin batera, bainua hartzeko gai edo ez gai kalifikazioa ezartzen dute. Hala, aurtengo udan, Otsagabiako Anduña ibaian bakarrik debekatzen da bainua hartzea.

Balio horiek guztiak Osasun Ministerioaren Naýade webgunean kontsulta daitezke (Bainua hartzeko Uren Estatuko Informazio Sistema); leku horretan bertan, Espainiako gainerako itsas hondartza eta kontinentaletakoei buruzko informazioa eskura daiteke ere. Halaber, bainua hartzeko ingurune naturalei buruzko informazio guztia ISPLNren webgunean eskuragarri dago, bai eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentukoan ere.

Ur-kalitatearen kontrola

Bainua hartzeko guneen errolda ofiziala eta denboraldiaren iraupena eta lagin-puntuak kontrolatzeko egutegia Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (ISPLN) zuzendari-kudeatzaileak emandako 57/2015 Ebazpenean jasota daude. Azken hori, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko Ur Zerbitzuarekin batera, Nafarroan bainua hartzeko dauden guneen ur-kalitatea kontrolatzeko eta zaintzeko arduradunak dira.

Kontrolatutako parametroei dagokienez, Ur Zerbitzuak uraren tenperatura neurtzen du in situ, pH-a, bainua hartzeko gune bakoitzeko uhertasun eta eroankortasuna. Ager daitezkeen beste alderdi batzuk ere jasotzen dira, esaterako: olio mineralak, substantzia tentsoaktiboak, fenolak, hondakin-mundrunak, plastikozko hondakinak, kristalezko hondakinak, hondakin organikoak, kolorea eta flotatzaileak. Zenbat jendek bainua hartu duen jasotzen da, egun eguzkitsu edo hodeitsua den, haizea dagoen eta lagiaren.egunean eta aurreko egunean euria egin duen. Azkenik, inguruneak higiene eta osasuneko zer baldintza dituen ikusten dira, bai eta bertan zer azpiegitura dauden ere.

Zebra-muskuilua ( Dreissena polymorpha ) espezie exotiko inbaditzailearen zabalkundea prebenitzeko, eta indarrean dagoen araudiaren arabera, bainua hartzeko ondorengo guneetan urarekin kontaktua izandako material eta lan-talde ororen desinfekzioa egiten da: El Puluer urmaela, Moreako urmaela, Allozko urtegia eta Zarrakazteluko Aragon ibaia.

Modu seguruan gozatzeko gomendioak

Nafarroan, igerilekuez gain, bainua hartzeko gune horiek aisialdirako erabiltzeko ohitura dago udan, bai eta itsas kirolak egiteko ere. Arrazoi hori dela-eta, duela 30 urtetik bainurako ur-kalitatea kontrolatzen da ura beren aisialdirako erabiltzen duten herritarren segurtasuna babeste aldera.

Nolanahi ere, Gobernuak gogora ekarri duenez, ez dago inolako araudirik aisialdirako gune horietan zaintza derrigortzen duena; beraz, Foruzaingoak, inguruneko zaintzaileek, eta beste edozein motatako segurtasun edo larrialdiren batek ere ez du Nafarroan bainua hartzen dutenen segurtasuna zaintzeko agindurik.

Garrantzitsua da igeri egiten dakien beste helduren batekin hartzea bainua, eta haurrak zainduta egotea beti; uretara mantso sartu behar da, aurrez garondoa eta eskumuturrak bustiz. Ez da gomendatzen uretara bat-batean sartzea, gune horrek zer-nolako sakonera duen jakiten ez bada. batez ere.

Bainua hartzen ari den pertsona ur-lasterrak eramaten badu, hark eramateko gomendioa ematen da, lasterraren aurka igeri egin gabe, harik eta ur-lasterretik kanpo dagoela ikusten duen arte.

Halaber, bainua ez hartzeko gomendatzen da: asko jan edo edan bada, ura oso hotza badago, ariketa fisiko asko egin ondoren nekatuta badago, ekaitza badago edo lorik egin ez bada. Behin uretan dagoela, bainutik berehala atera behar da hotzikara asko baditu, nekatuta badago, sabelean edo besoan azkura badu, bertigoa edo burrunba belarrietan, edo beste edozein ondoeza badu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa