(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CEIMD eta Nekazaritza Elikagaien Laborategiko prestakuntza-beken deialdia egin da astelehena, 2015.eko uztailak 20


Osasun eta Kirolaren Zientzietan tituludunak direnentzat eta graduatu ondokoentzat dira


Nafarroako Gobernuak bi beken deialdia onartu du; haietako lehena unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzeko da kirol-entrenamenduaren eta ariketa fisikoaren jardueraren oinarri zientifikoei lotutako ezagutza teoriko nahiz praktikoak bereganatzeko, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzaren Zentroan egiten den osasunari dagokionez; bigarrena, berriz, gradu ondokoentzat, Nekazaritza Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko Laborategiko laguntzaile teknikoaren tituluarekin, edo goi-mailako teknikari-titulu hauekin: Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia, Diagnostiko Klinikoaren Laborategia, Ingurumen Osasuna, Anatomia Patologikoa eta Zitologia, edo Elikagaien industriako Prozesuak eta Kalitatea.

CEIMDen egonaldia egiteko beka honako hauentzat da: Osasun eta Kirolaren Zientzietan graduko unibertsitateko tituludunentzat; Fisioterapia eta Dietetika nahiz Nutrizioko graduko tituludunentzat, ezagutza teoriko eta praktika beregana ditzaten. Baimendutako gastua 6.647,89 euro da. Hamaika hilabete eta erdi iraungo du, 2016ko ekainaren 15a arte, eta berritzeko aukerarik gabe. Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea abuztuaren 4an amaituko da.

Bestalde, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onartu da; hura Nekazaritza Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko da Laborategiko laguntzaile teknikoaren tituluarekin, edo goi-mailako teknikari-titulu hauekin: Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia, Diagnostiko Klinikoaren Laborategia, Ingurumen Osasuna, Anatomia Patologikoa eta Zitologia, edo Elikagaien industriako Prozesuak eta Kalitatea. Baimendutako gastua 7.616,64 euro da, eta bekak hamabi hilabetez iraungo du, hasiera-datatik 2016ko ekainaren 30era arte. Atalak hala eskatzen badu, beka luzatu ahalko da, aldi beretan eta gehienez hiru urtez, hasierako aldia eta luzapenak kontuan hartuz. Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 4an amaituko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa