(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3.600 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo udan Nafarroako gazte-kanpaldietan, Erronkarin gehienak astelehena, 2015.eko uztailak 20


Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko datuen arabera, 66 kanpaldi eta ibilaldi egingo dira, iaz baino hiru gehiago


Kanpin-denda

Gazteen kanpaldia.

3.600 pertsona baino gehiagok, parte-hartzaileak eta arduradunak kontuan hartuz, parte hartuko dute aurtengo udan Nafarroako hainbat parajetan egingo diren 66 gazte-kanpaldi eta ibilaldietan, Erronkaribarren bereziki.

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuan eskuragarri dauden datuen arabera, ekainaren 21 eta abuztuaren 15 bitartean 44 kanpaldi egingo dira, eta kanpin-dendak nahiz beharrezko zerbitzuak dituzten barruti itxitan egiten dira; 22 ibilaldiak, berriz, ibiltariak dira, eta bertako parte-hartzaileek gauero leku ezberdin batean igarotzen dute gaua. Guztira, iazko uda baino 3 ekintza gehiago; orduan, 63 kanpaldi eta ibilaldi egin ziren.

Parte-hartzaile gehienak Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, nahiz eta Aragoi, Katalunia, Madrilgo Erkidego eta Valentziako Erkidegoko gazteak ere badiren. Ekintzak gazte-elkarteek antolatzen dituzte bereziki, scout metodologiarena bereziki, Erronkaribarreko enpresa batek ingeleseko kanpaldiak eskaintzen baditu ere.

Gertakizunei aurre nola egin

Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Gobernuak jarduera-protokolo bat ezarri du ekintza horiek egiteko orduan izan daitezkeen edozein gertakizuni aurre egiteko. Bertan parte hartzen dute, Gazteriaren Zuzendaritzaorde Nagusiak, Nafarroako Larrialdi Agentziak, Foruzaingoak, Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Institutuak, Lehen Mailako Arretaren Zuzendaritza Nagusiak, Ingurumen eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak eta Guardia Zibilak.

Gainera, Gazteriaren Zuzendaritzaorde Nagusiak 24 orduz zaintzeko langileak ditu eta, telefono mugikorren eta posta elektronikoaren bidez, kanpaldi eta ibilaldien arduradunei izan daitezkeen meteorologia-alertei buruzko informazioa ematen diete (ekaitzak, haizeak, tenperatura altua). Bestalde, suhiltzaileen parkeek ekintza horiek non egiten diren, zenbat parte-hartzaile eta haien adina zein den dakite.

Azkenik, Gazteriako teknikariek eta Foruzaingoak ikuskapen-bisitak egiten dituzte kanpaldietan behar bezala egiten direla eta indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzeko. Zehazki, segurtasun eta osasuneko neurriei arreta berezia jartzen diete, esaterako: ur-tratamendua, hondakin-bilketa, komunak, suaren erabilera eta ebakuazio-plana.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa