(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yolanda Barcinak eta Uxue Barkosek 2015-2019 legealdi berriari ateak irekitzen dizkion botere-aldaketa gauzatu dute asteartea, 2015.eko uztailak 21


Nafarroako Gobernuko Lehendakaria asteazken honetan Parlamentuan karguaz jabetuko da


Yolanda Barcinak eta Uxue Barkosek botere-aldaketarako bilkura egin dute. ( irudia handitu )

Yolanda Barcinak eta Uxue Barkosek gaur eguerdian bilkura bat egin dute Nafarroako Jauregian gobernuaren aldaketa dela-eta botere-aldaketa gauzatzeko. Hala, Barkosek, Gobernuak zintzilik dituen gaiei buruzko informazioa jaso du.

Yolanda Barcinak jarduneko bere gobernukide guztiak Gobernu berriaren zerbitzura jarri ditu, departamentu bakoitzeko gaiei buruz beharko zuten informazio oro emateko asmoz.

Gainera, Uxue Barkosi Lehendakariaren agendaren gaineko askotariko dokumentazioa eman dio, bertako protokolo-ekitaldien eta kargu horrek bere gain dituen ohorezko kargu eta ordezkaritzako karguen gaineko informazioa, bai eta era askotako informazioa ere Lehendakaria berehala lanean has dadin; gabineteko aurrekontuaren betearazpena zer egoeratan dagoen ere jakinarazi dio Barkosi.


Yolanda Barcina eta Uxue Barkos, hedabideen aurrean. ( irudia handitu )

Bilkuraren ondoren, biak ala biak hedabideekin bildu dira, eta Yolanda Barcinak adierazi du botere-aldaketa normaltasun eta gardentasun osoz egiteko asmoa osoa duela; aldi berean, bera eta jarduneko kontseilari guztiak ere, Lehendakari berriaren zerbitzura daudela azpimarratu du, Foru Komunitatea ahalik eta bizkorren kudeatzen has dadin.

Bestalde, Uxue Barkosek jarduneko Gobernuaren prestutasun ona adierazi eta eskertu du "Nafarroarako interesgarri gerta daitekeen guztian lan egiteko, eta nafar guztien interesak babesteko".

Astelehen honetan, Nafarroako Parlamentuan Uxue Barkos Nafarroako Lehendakari bihurtzeko egindako inbestidura-saioaren ondoren, asteazken honetan karguaz jabetuko da Nafarroako Parlamentuan bertan, 11:30etik aurrera.

Gainera, ostegunean, hilak 23, 12:00etan, Lehendakariak Nafarroako Gobernuko oinarrizko egitura berria ezartzen duen sinaduraren ondoren, Uxue Barkosek izendatutako kontseilari guztiak karguaz jabetuko direla aurreikusita dago. Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egingo da ekitaldi hori.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa