(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismoko Departamentuak Zinemaren Ibilbideko lehen kartelak jarri ditu jadanik Nafarroako filmazio-toki nagusietan asteartea, 2015.eko uztailak 21


Pelikula bakoitzaren eszena filmatutako toki berean ikusten uzten dute


Iruñeko Udaletxeko plazan jarritako kartela; “Blue Lips” pelikularen eszena bat ikus daiteke bertan. ( irudia handitu )

Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako Departamentuak Zinemaren Ibilbideko lehen kartelak jartzen hasi da. Handiagotutako errealitatearen sistema bat dute eta, haiei esker, pelikula bakoitzaren eszena bat filmatu zen leku berean ikus daiteke. Zinemaren Ibilbideak pelikulak filmatzeko gune izandako tokietarako bisita turistikoa bultzatzen du, eta aurten sustatzen den proposamena da Foru Komunitatea turismo-helmuga modura goratzeko.

Sistema kartel bakoitzean jarritako klip batean oinarritzen da, eta hark eszena filmaketako toki berean ikusten uzten du, "Navarra de cine" handiagotutako errealitatearen doako app baten bidez (aurrez deskargatu behar da). Nafarroa aitzindaria da erabilera teknologiko berri horretan, eta bisitariei esperientzia gehigarria ematen die. Seinaleen barnean pelikula bakoitzaren funtsezko informazioa sartzen da lau hizkuntzetan. Atal bat ere abian jarri da zinemaren Nafarroako Ibilbidea zabaltzen duen Nafarroako Gobernuko turismoari buruzko webgunean.

23 pelikula filmatu ziren 13 toki barneratzen ditu, eta garai askotako filmak sartzen dira, esaterako: Orson Welles-en "Campanadas a medianoche", "Ocho apellidos vascos" edo "Las brujas de Zugarramurdi", bai eta "Tasio", "Obaba", "Patton", "Robin y Marian", "The Counselor" edo "The Way" ere.

Uda honetan Nafarroara iritsiko diren bidaiariek kartel horiek jadanik zenbait tokitan aurkituko dituzte, Iruñeko Udaletxeko plazan, adibidez (Turismo Bulegoaren alboan); "Blue Lips" pelikularen eszena bat ikus daiteke bertan, Sanferminei lotutako azken ekoizpenetako bat, Zugarramurdi, Artaxoa edo Errege Bardeetako zinema-aretoetan estreinatu dena.

"Reyno de Navarra" Turismoak turismoko produktu hori osatzen jarraituko du, eta dinamizazioko ideia gehiago proposatuko ditu epe ertain eta luzean, turismoa sustatzeko asmoz, baina baita Nafarroa zinemarako toki moduan sustatzeko ere. Aipatu behar da urte honetatik aurrera, Foru Komunitateak kenkari fiskal garrantzitsuak sartu dituela ikus-entzunezkoen produkzio-etxeetarako filmazioak Nafarroako lurraldean egin ditzaten. Uztail honetan bakarrik, Tuteran 1.200 estra hautatzeko casting-a egin da "Juego de Tronos" telesailak Errege Bardeetako filmazioan parte hartzeko; nazioarteko superprodukzio hau udazkenean filmatuko da bertan. Uztailean ere, Loiolako Inaziori buruzko pelikularen filmazioa egin da, Artaxoan.

Azken urteotan, Estatuan eta nazioartean oihartzun handia izan duten pelikulen filmazioak egin dira Foru Komunitatean. Zinemako aurpegi ezagun asko izan dira bertan; Oscar sariak jasotako Javier Bardem eta Penelope Cruz, Cameron Diaz, Michale Fassbenderg edo Martin Sheen, eta Estatuko hainbat aktore ere: Carmen Maura, Hugo Silva, Mario Casas, Clara Lago, Carmen Machi, Karra Elejalde edo Dani Rovirak, besteak beste, Nafarroan egindako filmetan parte hartu dute, eta zinta horien zabalkundeari esker, Nafarroako herri eta parajeak ezagutarazi zaizkie ikusleei, eta azken horiek leku horiek bertatik bertara ikusi nahi izan dituzte.

Hala, gehien bisitatutako zinema-tokiak honako pelikula hauetan ikusitakoak izan dira: Ocho apellidos vascos, Las brujas de Zugarramurdi edo The Counselor. Nolanahi ere, beste hainbeste daude, ezezagunagoak, eta film mitikoak hartu zituztenak, Robin y Marian, Patton, Secretos del corazón edo Campanadas a medianoche, esaterako. Etorkizuneko filmeek aukeratutako tokiak ere badira, Anacleto, agente secreto, edo El Guardián invisible pelikulek, adibidez; azken hori Dolores Redondo trilogiaren lehen eleberrian oinarrituta dago, eta Baztango bailaran girotuta.

Hamahiru toki hartzen dituen ibilbidea

Ibilbideak erreferentziazko 13 toki eta 23 film jasotzen ditu. Gune horiek dira: Zugarramurdi (Las brujas de Zugarramurdi, 2011); Baztango bailara (Baztan, 2011 eta El Guardián invisible); Leitza (Ocho apellidos vascos, 2013); Lekunberri eta Larraungo ibarra (Campanadas a medianoche, 1968); Urbasa-Andía-Lizarrako mendiak (Cromwell, 1970; Patton, 1970, eta Tasio, 1984); Donejakue bidea (The Way, 2009); Iruña (Zindagi Milegi Na Dobara / Sólo se vive una vez, 2010; No tengas miedo, 2010 eta Blue Lips, 2013); Orbaitzeta eta Artzibar (Silencio roto, 2004); Otsagabia-Iratiko basoa (Secretos del corazón, 1997 eta Biutiful, 2010); Erronkaribar (Obaba, 2005); Artaxoa (Robin y Marian,1976); Erriberri (Los Borgia, 2009); Errege Bardeak-Tutera (Acción mutante, 1992, 007 El mundo nunca es suficiente, 1999; El monje, 2011; The Counselor, 2012, eta Anacleto, agente secreto, 2015).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa