(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernu berriko bederatzi kontseilariak beren karguez jabetu dira gaur eguerdian osteguna, 2015.eko uztailak 23


Barkos Lehendakariak "elkarrizketarako irekita" eta "gizarteari etengabe entzuten" izango dela adierazi du


Uxue Barkos Lehendakaria, Gobernu berriko kontseilariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek 2015-2019 legealdirako izendatutako bederatzi kontseilariak beren karguez jabetu dira gaur eguerdian Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egindako ekitaldian. 100 bat gonbidatu, agintari, eta bereziki senide nahiz adiskideak izan dira ekitaldi horretan.

Ekitaldia Tronpeta eta Tinbalen Bandak interpretatutako Nafarroako ereserkiarekin hasi da. Jarraian, eta Lehendakariak atzo sinatu eta gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako foru-dekretu bakoitza irakurri ondoren (haren bidez bederatzi departamentuetako titularrak izendatzen dira), bederatzi kontseilariek karguari zin egin diote Lehendakaria aurrean zutela. Hori egin ondoren, Lehendakariak Nafarroako armarria duen intsignia jarri die.

Nafarroako Gobernuko bederatzi kontseilariak honako hauek dira: Manu Ayerdi Olaizola (Garapen Ekonomikoa); Miguel Laparra Navarro (Eskubide Sozialak); Mikel Aranburu Urtasun (Ogasuna eta Finantza Politika); Maria José Beaumont Aristu (Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia); Ana Ollo Hualde (Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanak); José Luis Mendoza Peña (Hezkuntza); Fernando Domínguez Cunchillos (Osasuna); Ana Herrera Isasi (Kultura, Kirola eta Gazteria); Isabel Elizalde Arretxea (Landa Garapena, Toki Administrazioa eta Ingurumena).

Haiek guztiek karguari euskaraz eta gaztelaniaz zin egin diote, Miguel Laparra eta Fernando Domínguezek salbu (gaztelaniaz); Mikel Aranburuk, berriz, euskara hutsean egin du. Gainera, Manu Ayerdi, Miguel Laparra eta Ana Ollok, hurrenez hurren, lehen eta bigarren lehendakariorde eta gobernuko eledun modura beren karguei zin egin diete

Guztiak agurtu ondoren, Uxue Barkos Lehendakariak gabineteko kide guztiengana jo du "Gobernu berrian garai berri baterako" bere gain hartzen duten "erantzukizun handiagatik" eskerrak emateko.

Egoerak eskatzen duen Gobernua izango dela iragarri du, "politikako sentsibilitate guztiak barneratzeko gai dena", eta "gainerako indar politikoekin etengabeko elkarrizketa izateko irekita dagoena, eta gizarteari etengabe entzungo diona".

Barkos Lehendakariak, gainera, "gure gain dugun erantzukizun handia" aipatu du, eta "oreka nahiz zintzotasuna izango direla gaurtik aurrera hartuko ditugun erabakien ezinbesteko oinarriak".

Bere agerraldia amaitu du esanez, Gobernu berria funtsean eta formetan ezberdina izatea nahi duela, "herritarrengandik hurbilago dagoena eta haien eskaerei arreta handiagoa jarriko diena", eta "gizarte honen zerbitzura lan egiteko helburu argiarekin".

Nafarroako Lehendakariaren hitzekin amaitu da Nafarroako Gobernuko kontseilariak karguaz jabetzeko egindako ekitaldia. Haren ondoren eta, Lehendakariarekin batera, Nafarroako Gobernuko argazki tradizionala atera dute Nafarroako Jauregiko lorategietan.

Musikari dagokionez, Nafarroako Gobernuko Tronpeta eta Tinbalen Bandak G.F. Händel-en "Water Music"-en (Uretako Musika) Obertura interpretatu dute, Lehendakariaren agerraldia baino lehen, eta Henry Purcell-en "Trumpet tune" (tronpeta-melodia), agerraldia amaitu eta gero.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa