(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

175.000 euroko diru-laguntzak emateko deialdia egin da Osasunbideko ikerketa-jarduera sustatzeko ostirala, 2015.eko uztailak 24


Diru-laguntzei esker, ikerketa-proiektuen buru dauden profesionalak laguntza-jardueratik liberatuko dira, eta doktoregoaren aurreko kontratu bat finantzatuko da


Nafarroako Gobernuak 174.768 euro erabiliko ditu Osasunbidearen mende dauden zentroetako ikerketa-jarduera areagotzeko. Laguntzei esker, ikerketa-proiektuetan dauden Osasunbideko profesionalak laguntza-jardueratik liberatuko dira, eta osasun-zientzietako eta teknologietako prestakuntzako doktoregoaren aurreko kontratu bat finantzatuko da.

Zehazki, 1114.768 erabili dira ikertzaileen hasierako prestakuntzako eta doktorego-tesia egiteko kontratu bat finantzatzeko, 2015-2018 aldirako. Eskaera-epea abuztuaren 7an amaituko da, NAOean (129. zenbakia, uztailaren 6koa) argitaratutako deialdian jasotzen denez.

Hautagaiek Espainiako edozein unibertsitatetan doktorego-programa batean matrikulatuta izan beharko dute, bai eta beren ikerketa-lana egiteko sartuko diren zentro hartzailearen oniritzia ere (Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen mende dauden zentro, zerbitzu edo fundazio publikoak). Aldi berean, hautagaiak parte hartuko duen ikerketa-taldeko buruak finantzaketa lortuta izan beharko du ikerketa nagusi modura gutxienez 2012ko proiekturen batean, edo ondoren.

Kontratuak urtebete iraungo du, lau urtez luzatu ahalko da, eta urtero 27.192 euro erabiliko dira. Gainera, hirugarren urtean, Estatuko edo atzerriko ikerketa-zentro batean 6 hilabete arteko egonaldia egin ahalko du eta, horretarako, hilean 1.00 euroko diru-laguntza jasoko du, eta gehienez 6.000 euro.

Ikertzaileak laguntza-jardueratik liberatzeko laguntzak

Gainera, 60.000 euro erabiliko dira ikerketa-proiektu aktibo eta kalitatezkoetan parte hartzen ari diren Osasunbideko profesionalen ikerketa-jarduera finantzatzeko (fakultatibo espezialistak, unibertsitateko diplomadunak edo Erizaintzan graduatutakoak); horretarako, ordezko langileak aldi baterako kontratatuko dira, eta, hala, profesional horiek laguntza-jarduera horietatik liberatuko dira.

Bigarren deialdi honen oinarriak NAOean ere argitaratuta daude (133. zenbakia, uztailaren 10ekoa), eta eskaera-epea abuztuaren 11n amaituko da.

Oinarri horien arabera, laguntzak honako hauek eskatu ahalko dituzte: Osasunbideko ospitale-eremu, buru-osasuneko zentro edo lehen-mailako arretako unitateen arduradunek beren profesionaletako bat laguntza-jardueratik liberatzeko.

Laguntza horiek liberatutako profesionalak arreta eman gabe utzitako laguntza-jarduera betetzeko erabiliko dira, urteko laguntza-jardunaldiaren % 50 gehienez, eta zerbitzuko beharren arabera banatu ahalko da. Unitate bakoitzerako, gehienez 30.000 euro emango dira langile fakultatiboak ordezteko kasuan, eta 15.00 eurokoa, erizaintzako langileenean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa