(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 131.000 eurorekin finantzatuko ditu eskolako kirol-programak datorren ikasturtean astelehena, 2015.eko uztailak 27


Bestalde, 120.000 euroko laguntza gehigarri emango du toki-erakundeek egiten dituzten jarduera fisiko eta kirol-jardueretarako


Ikasleak

Ikasleak.

Nafarroako Gobernuak 131.000 eurorekin finantzatuko du ikastetxe publiko nahiz pribatuek 2015-2016 ikasturtean garatutako kirol-programa. Diru-laguntza horren helburua ikasleengan ondorengo adinetan kirol-jarduera jarraitua dakarren ohitura fisikoa sortzea da.

Diruz lagundutako eskola-adineko kirol-programek hezkuntza eta aisialdiko osagaia nagusituko den jarduera fisikoak egitea sustatu beharko dute. Gizarteratzeko, osasuneko, ongizateko eta dibertsioko tresna izango dira ere ikasleen prestakuntzari eta hezkuntza integralari laguntzeko.

Diru-laguntzen deialdi honen oinarrien arabera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berriki argitaratutakoak, ikastetxeek laguntza horiek abuztuaren 30a baino lehen eskatu beharko dituzte. Horretarako, beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar dute Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren egoitzan (Emilio Arrieta kalea, 25, Iruña), bai eta Foru Gobernuko gainerako erregistroetan edo 30/1992 Legean ezarritako tokietan ere.

Programa egin eta koordinatzea, bertako jarduerak eskola-ordutegitik kanpo egin beharko direnak, ikastetxeko Gorputz Hezkuntzako Departamentuari egokituko zaio. Jarduerak egiteko kiroletako abiarazlea edo begirale modura gutxieneko kalifikazioa duten langileak izan ahalko dira. Gainera, ikastetxeek kanpoko eragileen lankidetza eskatu ahalko dute, esaterako: federazioak edo kirol-klubak, toki-erakundeak edo kirol-kudeaketako enpresak.

Nafarroako Gobernuak 4.000 euro arteko diru-laguntza emango dio kirol-programa bakoitzari, dagoen aurrekontuaren arabera. Zehazki, kirol-material suntsikorra erosteari, langileen kontratazio edo prestakuntzari eta joan-etorriei lotutako gastuak finantzatuko dira.

Toki-erakundeetarako diru-laguntzak

Bestalde, Nafarroako Aldizkari Ofizialak 120.000 euroko beste laguntza-deialdi bat argitaratu du ere azken egunotan, toki erakundeek aurtengo urriak 1 eta 2016ko irailak 30 artean antolatutako jarduera fisikoak eta kiroletakoei diruz laguntzeko.

Zehazki, Nafarroako Gobernuak etengabe eta modu egonkorrean egindako 60 urtetik gorakoentzako ekintzak finantzatuko ditu, eta oro har biztanle guztientzat diren ekimenak, kirol-teknikari bat duten mankomunitateek era ohikoan sustatzen dituztenak.

Laguntza horiek eskatzeko epea abuztuaren 30ean amaituko da. Horretarako, toki-erakundeek eskaera bat aurkeztu behar dute beharrezko dokumentazioarekin Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren egoitzan, Nafarroako Gobernuko gainerako erregistroetan edo 30/1992 Legean ezarritako tokietan.

Jarduera horiei zuzenean lotutako gastuak diruz lagunduko dira, esaterako: langile teknikoen eta begiraleen gizarte-segurantzako soldatak eta gastuak, laguntza-kontratuak kirol-kudeaketako enpresekin, aseguru-polizak, inbentarioan sartu ezin daitekeen kirol-materiala erostea edo garaikurrak eskuratzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa