(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuko kontseilari berrien eta haien aurrekoen arteko botere-aldaketak jarraitzen du astelehena, 2015.eko uztailak 27


Bilera horietan dagoen normaltasuna eta lankidetzarako giroa azpimarratu behar da


Uxue Barkosek eta Yolanda Barcinak iragan asteartean izandako botere-aldaketarako bilkura egin ondoren lehendakaritzako bulegoan, haren atzetik, Foru Gobernuko kide berrien eta iragan astean beren karguak utzi zituzten kontseilarien arteko kontaktuak egiten jarraitzen dute.

Hala, Ekonomia eta Finantza Politikako kontseilari berri Mikel Aranburuk zenbait kontaktu izan zituen iragan astean bere eskumeneko arloko gai nagusiak lehen lehendakariorde ohi Lourdes Goicoechearekin bateratzeko.

Ostegunean, hilak 23, gauza bera egin zuten Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek, eta departamentu horretako aurreko titular Javier Morrasek.

Iragan ostiralean, aldebiko bilera gehienak egin ziren. Hala, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra Iñigo Allirekin bildu zen eta azken hori, aldi berean, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari berri Ana Ollorekin ere izan zen, bai eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko titular berriarekin ere. Aipatutako lehenengo departamentuan, legealdi berrian, berdintasun-gaietarako eskumenak daude; eta bigarrenean, kirolari eta gazteriari lotutakoak, haiek guztiak Gizarte Politiken eskutan zeuden lehengo organigraman.

Ostiralean ere, Hezkuntzako kontseilari berri Jose Luis Mendoza eta kargua utzitako Jose Iribas batu ziren, eta botere-aldaketa eman zen ere.

Gauza bera egin zuten Osasuneko kontseilari berri Fernando Dominguezek eta aurreko titular Marta Verak ere; eta Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari berri Isabel Elizaldek eta departamentu horretako aurreko kontseilari Javier Esparzak.

Azkenik, astelehen honetan, bigarren lehendakariorde ohi Juan Luis Sánchez de Muniáin Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerarekin, eta kontseilari-eledun Ana Ollorekin bildu da, Uxue Barkosen taldeko organigrama berrian eskumen horiek banatu direla kontuan hartuz.

Amaitzeko, aste honetan Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi eta lehendakariorde ohi Lourdes Goicoechea aste honetan bilduko dira; gauza bera egingo dute Ayerdi lehendakariordeak eta Elizalde kontseilariak Sustapeneko kontseilari ohi Luis Zarraluqirekin; azken horrek, orain, hurrenez hurren, Ayerdik eta Elizaldek kudeatuko dituzten Obra Publikoen eta Lurralde Antolaketaren eskumenak batu zituen amaitu berri den legealdian,

Bilkura horietan dagoen zuzentasuna eta normaltasuna azpimarratu behar da, eta Foru Gobernuko kide berriak eta lehengoak erakusten ari diren prestutasuna gobernuko ohiko zereginei segida emateko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa