(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

81 ikaslek DBHko ikasketak egingo dituzte Frantzian irailetik aurrera Europako Erkidegoko hizkuntz hori hobetzeko asteartea, 2015.eko uztailak 28


Nafarroako 28 zentroko ikasleek Baionan, Maulen eta Bearnoko Salbaterra hirian ikasiko dute


Nafarroako 28 ikastetxe publiko eta itunpekoetako 81 ikaslek DBHko ikasketak Frantzian egingo dituzte 2015-2016 ikasturtean. Programa horren helburua ikasle nafarrei ikastetxe frantses batean barnetegi-araubidean ikasteko aukera eskaintzea da; hala, ikasketako esperientzia ezberdin bat bizi ahalko dute, beren ulermena eta adierazpena hobetu, kultura frantsesa ikasi, eta beharrezko eskumenak bereganatu beren garapen pertsonalerako.

Zehazki, 8 gazte DBHko 1. mailan izango dira, 32 gazte 2. mailan, 16k DBHko 3. mailan ikasiko dute eta 25ek 4. mailan.

Programan parte hartuko duten Nafarroako zentroak eta bertako ikasleak honako hauek dira: Bera (IES Toki Ona BHI), Burlata (La Presentación-Notre Dame ikastetxea), Cintruenigo (La Paz DBHI), Zizur Txikia (Miravalles ikastetxea eta San Fermín ikastola), Corella (Alhama BHI), Lizarra (Tierra Estella BHI), Lekaroz -Baztan- (Lekaroz BHI), Doneztebe (Mendaur DBHI), Sarriguren -Eguesibar- (Santa Mª La Real ikastetxea), Tafalla (Sancho III el Mayor BHI) eta Tutera (San Francisco Javier ikastetxea, Benjamín de Tudela BHI eta Valle del Ebro BHI).

Gainera, Iruñean dauden ondorengo zentroetako ikasleek parte hartuko dute: Calasanz Escolapios ikastetxea, Liceo-Monjardín ikastetxea, Nuestra Señora del Huerto ikastetxea, San Cernin ikastetxea, San Ignacio ikastetxea, Santa Teresa de Jesús ikastetxea, Amaiur ikastola HLHIP, Biurdana BHI, Iturrama BHI, Navarro Villoslada BHI, Padre Moret-Irubide BHI, Plaza de la Cruz BHI, Iñaki Ochoa de Olza DBHI eta Jaso ikastola.

Guztiak itunpekoak diren Frantziako zentroak honako hauek dira: Baionako Collège La Salle Saint Bernard; Zuberoako Maule hiriburuko Collège Saint François; eta Bearnoko Salbaterra hiriko Collège Saint Joseph

Ikasleen familiek ordainduko dituzte programako gastuak, osorik. Gutxi gorabeherako zifretan, Maule eta Salbaterrako ikastetxeetan, sare publikoko zentroetatik datozenek 1.500 euro jarriko dituzte urtean ostatuko eta mantenuko (barnetegia eta eguneko otorduak astelehenetik ostiralera); itunpeko sarekoko zentroetako ikasleek, berriz, urtean 2.500 euro ordainduko dute kontzeptu beragatik.

Baionako La Salle Saint Bernard ikasketxearen kasuan, 3.500 euroko prezioa du urtean osatu eta mantenuko. Haiek guztiek aipatutako zenbatekoei beste 110 euro gehitu behar dizkiete hilean garraioagatik (autobusa).


Programa hori 2013-2014 ikasturtean hasi zenetik, 171 ikaslek parte hartu dute; 36 ikaslek 2013-2014an, 54k 2014-2015ean eta 81 ikaslek 2015-2016ean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa