(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azcona liburutegiko altxor eta bitxikeriak, guztion esku asteazkena, 2015.eko uztailak 29


Aurtengo udaberrian zaintzako gordailuan jaso zuen Nafarroako Liburutegiak obra aipagarrienak digitalizatzen hasi da herritarrek gozatu ahal dezaten


Nicolás Giral eta Marsalen (1883-1917) "Historia de Tafalla" eskuizkribua. ( irudia handitu )

Nafarroako Liburutegian entregatutako dohaintza edo zaintzako gordailu batzuen atzean bitxi bibliografiko batzuk, antzinako liburuak edo liburu arraroak, lehen edizioak eta jatorri entzutetsuak gordetzen dira.

Iragan udaberrian, Nafarroako Liburutegiak altxor horietako batzuk zaintzako gordailuan jaso zituen, dohaintza zabal eta ondo hornitutako batetik etorritakoak, eta 2005ean Kultur Intereseko Ondasuneko izendapena jaso zuten. José María Azcona (1882-1951) idazle, liburuzale eta politikari tafallarraren biblioteka partikularra da, eta haren bilduman eskuizkribuak, inkunableak, XVI. mendetik XVIII.era arteko mila inprimakitik gora eta bilduma hemerografiko garrantzitsu bat sartzen dira.

Jendeak aberastasun horiekin gozatzeko aukera izan dezan, Nafarroako Liburutegiak Azcona liburutegiko obra garrantzitsuenak digitalizatzeko prozesua hasi du jadanik Nafarroako Liburutegi Digitalean (BiNaDi) jasota uzteko, jende guztiarentzat nahiz ikertzaileentzat Nafarroako ondare bibliografikoa zabaltzeko tresna baliotsua dena. Jaraunsleekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenak Nafarroako Liburutegiari ematen zion funtsaren zaintza bost urterako, eta obrak digitalizatzeko konpromiso hori zehazten zuen ere.

Tafallako eskuizkribuaren historia

Funts bibliografiko horren zati handi bat Nafarroari lotuta dago, edukietan nahiz pertsona eta inprimategi-zigiluetan. Haien artean, Historia de Tafalla eskuizkribua azpimarratu behar da –500 orri baino gehiagokoak– eta XX. mendearen hasieran Nicolás Giral eta Marsalek (1883-1917) egindakoa. Azken hori Tafallako pertsonaia bat zen, kazetaria, tokiko idazle eta historialari nekaezina, "El Tafallesico" aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria, eta Julio Altadill-ekin elkarlanean aritu zen Tafallari buruz idazten "Geografía General del País Vasco-Navarro"-ren Nafarroari buruzko liburukian; eskuz idatzitako gazteriaren memoria batzuk ere utzi zituen.

Goiz samar hiltzeak Historia de Tafalla argitaratzen utzi ez bazion ere, 1912-13an bere hiriari buruzko artikuluak argitaratu zituen "El Eco de Navarra" Canovas del Castilloren kontserbatzaileen bozeramaile zen egunkarian, Diario de Navarrarekin bat egin zuena 1913an. Haren lana Jose Beltranek baliatu zuen geroago Historia de Tafalla (1920) idazteko.

Instrucción breve del Maestro Martín de Miranda (1558)

XVI. mendean, Espainia lehen-mailako potentzia militarra zen, nahiz eta kultur mailan ez zen hala gertatzen. Tailer tipografiko oso gutxi zeuden (Veneziak bakarrik, 150 inguru zituen), eta Madrilek, esaterako, ez zuen 1556ra arte tailerrik eduki.

Gaztelaniaz idatzitako liburu asko beste herrialde batzuetan argitaratzen ziren, Holandan, adibidez, Espainiako inperioaren barnean zegoena, edo Amberes, Basilea edo Lyonen. Barneko merkatu eskasa obra erlijioso, entretenimenduko literatura, gramatika, lege-bilduma edo historiara mugatzen zen.


Instrucción breve del Maestro Martín de Miranda (1558). ( irudia handitu )

Nolanahi ere, Azcona liburutegiak zituen antzinako inprimakien artean, bat, zalantzarik gabe, garrantzi handikoa da Nafarroako inprimategiaren historiarako: Instrucción breve del Maestro Martín de Miranda, Visitador general, y Reformador del Obispado de Pamplona,1558an Lizarran Adrián de Amberesek inprimatutakoa.

Altxor bibliografiko horrek garrantzizko bi meritu ditu: Azcona liburutegiko alea, ezagutzen den bakarra da. Nafarroako eliza-historiarako obra garrantzitsua da, eta bertan Trentoko Kontzilioaren ondoren elizak jarraitu beharreko erreforma eta erregela batzuk jasotzen dira.

XVIII eta XIX. mendeetako liburuxka nafarrak

Bitxi eta bitxikerien artean, gainera, XVII eta XIX. mendeetako liburuxka nafarren nahaste bat dago, gai bitxi eta askotarikoak jasotzen ditu, eta beste garai batzuen emaitza da.

Azpimarratu behar dira, adibidez, Francisco Lacabek 1858an idatzitako Defensa de los aldeanos de la Cuenca de Pamplona; Discurso en que se manifiesta que el oficio de cortador de carnes es una honesta ocupación (Iruña, 1817); Anuario industrial y comercial de Navarra para 1908, merkataritzako errolda eta direktorio sakon bat garaiko publizitate askorekin; Reglas y Constituciones de las Cáthedras de Grammatica de la Ciudad de Pamplona (1767), Tratado de los vinos de Navarra "Florencio de Villa inaustari eta nekazari akreditatuak" idatzitakoa (Iruña, 1865), edo Breve historia de las Obras Sociales de Olite, Victoriano Flamariquek idatzia (Iruña, 1917).

Digitalizatzeko lanak

Digitalizazioari esker, eskuratzeko zailak diren jatorrizko obrak eta antzinako aleak babestu daitezke. Prozesu geldoa da, ordea, eta BiNaDi-n soilik ondorego obrak digitalizatzen eta sartzen dira: beren berezitasun edo berariazko izaeragatik, Nafarroako memoria historiko, bibliografiko eta kulturalerako interesgarriak direnak.

Zalantzarik gabe, Azcona liburutegiko liburuki batzuk halakoak dira. Esan den moduan, funts horren zati handi bat Nafarroari lotuta dago, edukietan, pertsonaietan edo inprimategi-zigiluetan. Erabil daitezkeen baliabideen arabera, 25 inprimaki eta eskuizkriburen lehen hautaketa bat egin da, haiek guztiak oso liburu arraroak dira, orain arte inork digitalizatu gabekoak eta, haien artean, aurrez aipatutakoak daude.

Liburutegiko langile teknikoek aurreikusten dutenez, udazken hasierarako 25 liburu eta liburuxka horiek Nafarroako Liburutegi Digitalean sartuta izango dira jadanik eta, beraz, nahi duen orok klik bat eginez kontsultatu ahalko ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa