(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Domínguez eta Aranburu kontseilariek Osasun eta Ogasuneko lurralde arteko kontseiluetan parte hartu dute gaur asteazkena, 2015.eko uztailak 29


Bilkurak Madrilen egin dira, eta Alonso eta Montoro ministroek parte hartu dute bertan, bai eta autonomia erkidegoetako ordezkariek ere


Erdian, Osasuneko kontseilari Fernando Domínguez, Alonso ministroarekin bilkura hasi aurreko une batean. ( irudia handitu )

Osasuneko kontseilari Fernando Domínguezek Osasuneko Sistema Nazionaleko lurralde arteko kontseiluan parte hartu du gaur goizean, Madrilen. Kontseiluaren buru Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko ministro Alfonso Alonso izan da, eta bertan egon dira autonomia erkidegoetako Osasuneko arduradunak.

Dominguez kontseilariak adierazi duenez, programako akordioaren puntuetako bat Nafarroan "osasun unibertsala izatea da, pertsonaren izaera edozein izanik ere", eta hala babestuko duela Ministerioaren aurrean.

Gainera, bilkuran Nafarroak jadanik ezarrita zuen haurrentzako txertaketa-egutegia onartu da, eta barizelaren aurkako txertoa sartu da bertan. Gogora ekarri behar da Nafarroa autonomia erkidego bakarra dela, Ceuta eta Melillarekin batera, txerto hori haurren egutegian sartuta duena eta, 2007tik, bi dositan ematen da, 15 hilabetera eta haurrak bi-hiru urte dituenean.

Halaber, kudeaketa klinikoko unitateak inplementatzeko errege-dekretuaren proiektu bati buruz hitz egin da; proiektu horrek medikuntzako jardueraren ohiko modua aldatu dezake profesional medikoei erantzukizun handiagoa emanez beren mediku- jardueretan

Bestalde, arratsalde honetan Politika Fiskal eta Finantzarioaren kontseilua egingo dela aurreikusten da. Bertan izango da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburu, Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministro Cristobal Montoro buru dela. Bilkura horretan, 2016-2018rako defizit eta zorraren banakako helburuak jorratuko dira; horrekin batera, Ogasunak autonomia erkidegoei 2016rako finkatutako finantzakoa ez den gastu-mugaren berri emango die.

Aipatu behar da gai horiek araubide erkideko autonomia erkidegoei bakarrik eragiten dietela; beraz, Nafarroak ez du aurrez erabakitako jarrerarik. Jakina denez, Foru Komunitateak eta Estatuak aldebiko harremana dute era honetako gaiak adosteko, Politika Fiskal eta Finantzarioaren kontseiluko esparrutik kanpo beti.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa