(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak arreta handiz ibiltzeko gomendatzen du ostiral honetarako aurreikusitako euriteengatik ezarri den alerta laranja dela eta osteguna, 2015.eko uztailak 30


AEMETen arabera, ordubetean 30 litroko prezipitazioak erregistra daitezke eguerditik aurrera Nafarroako lurralde guztian


Ostiral honetan 30 litro bota dezake m3 bakoitzeko Nafarroa guztian.

Nafarroako Gobernuak arreta handiz ibiltzeko gomendatzen du, ostiral honetarako, uztailak 31, Meteorologiako Estatu Agentziak (AEMET) aurreikusitako prezipitazio handiengatik ezarri den alerta laranja dela eta.

Iragarpenaren arabera, eguerditik aurrera 30 litro erregistratu daitezke metro kubiko bakoitzeko ordubetean, Nafarroako lurralde guztian, eta pilatutako 60 litro, 12 orduan. Gainera, euriek Kantauri isurialdeari eragingo zioten goiz goizetik, orduko 15 litro ere pilatuz. Erdialdean nahiz Pirinioetan eta Ebroko Erriberan ekaitz-arriskua dago ere.

Nafarroako Larrialdi Agentziak (NLA) suhiltzaile-parke guztiak gauetik aurrera alerta-egoeran egon daitezen aurreikusten du urak sor ditzakeen gorabeheren aurrean esku hartzeko. Horretarako, material tekniko guztia eta uretako erreskate-ekipamenduak prest izango dituzte haiek erabiltzea beharrezkoa izango balitz ere.

Halaber, NLAk, Gazteriako zuzendaritzaordetzaren bidez, gazte-kanpaldietako arduradunei alerta horren berri eman die, haien ebakuazioa aurreikusi eta koordinatzeko asmoz, hala egin beharko balitz ere.

Gidarientzako gomendioak

Autoan ez bidaiatzea gomendatzen da, aurreikusita dagoen moduan, euri asko egiten badu, baina autoa hartu behar bada, Nafarroako Gobernuak ondorengo neurriak hartzea aholkatzen du:

- Errepide nagusi eta autobideetatik zirkulatu bereziki, gomendatutako ibilbideei jarraiki.

- Abiadura murriztu, eta ur-kopuru handia izan daitekeen tokietan ez geratu.

- Tokiko irrati-kateak sintonizatu, informatuta egoteko.

- Luizi, zulo, kable elektriko, lur-jausi eta, oro har, eroritako objektu guztiei arreta jarri.

- Urak hartutako tokietatik ez pasa ibilgailuarekin, ura gurpilen ardatzetik gora badago; izan ere, uraren indarrak edo izan daitezkeen zuloek autoa flotarazi eta eraman dezake.

- Nolanahi ere, urak hartutako toki bat zeharkatzen bada, oso mantso egin behar da motorra busti ez dadin eta, hala, gera ez dadin. Gurpilak urpean izan badira, balaztek ez dute behar bezala funtzionatuko, eta ondoren nola dauden ikusi beharko da.

- Autoa geratzen bada, lehenbailehen atera behar da bertatik, eta toki garai eta seguru batera jo.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa