(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Leire Ochoa eta Izaskun Abril, Osasuneko eta Landa Garapeneko kabinete buruak osteguna, 2015.eko uztailak 30


Ikus-entzunezko komunikazioan eta Geografia eta Historian lizentziatuak dira, hurrenez hurren


Leire Ochoa

Leire Ochoa, Osasun Departamentuko kabinete burua. ( irudia handitu )

Leire Ochoa Zubeldía eta Izaskun Abril Olaetxea Fernando Domínguez Cunchillos Osasuneko kontseilariaren eta Isabel Elizalde Arretxea Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilariaren kabinete buruak izendatu dituzte, hurrenez hurren.

Leire Ochoa Zubeldía Iruñan jaio zen 1980an. Ezkonduta dago eta bi seme ditu.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (2002) eta masterreko ikasketak egin ditu Jasangarritasuna eta Erantzunkizun Sozial Korporatiboan (2013) eta Unibertsite Zentroen Kudeaketaren Kalitatean (2010), biak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED). Era berean, Web 2.0 aplikazioetan adituaren titulua du (2011), bai eta Community Management-eko Goi Mailako Programa eta Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria (2008) ere.

2000 eta 2002. urteen artean, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari zela, praktikak egin zituen hainbat komunikabidetan, hala nola, Cope Navarra, Canal 4 Navarra eta Cana 6 Navarran. 2003tik 2007ra editore eta aurkezle lanak egin zituen Canal 4 Valladolid telebistako albistegietan, eta 2008an Canal 4 Navarran egin zituen lan hauek. 2009tik Komunikazioko koordinatzaile gisa lan egin du UNED-ek Tuteran duen zentroan.

2007an “Provincia de Valladolid” Kazetaritzako lehen Saria jaso zuen, telebistaren sailean, “Donejakue Bidea Madrilera. Ezagutzeke dagoen ibilbidea” erreportajearekin.


Izaskun Abril

Izaskun Abril, Landa Garapeneko kabinete burua. ( irudia handitu )

Izaskun Abril Olaetxea Beran jaio zen 1970ean. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.

Geografia eta Historian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Geografiako espezialitatean (1993), eta graduondoko ikasketak egin zituen Paisaia eta Lurraldean unibertsitate berean (1995). Ondoren, bere prestakuntza osatu du landa garapenarekin, proiektuen zuzendaritzarekin eta taldeen kudeaketarekin lotutako ikastaroekin.

Eusko Ikaskuntzan hasi zuen bere ibilbide profesionala 1998. urtean eta bertan Nafarroako Ikastetxe Fundazioaren sorreran parte hartu zuen. Urte haren amaieran toki-garapeneko agente gisa hasi zen lanean Cederna Garalurren Baztan-Urdazubi eta Zugarramurdiko eskualdean eta karguan orain arte jarraitu du. Bere zereginen artean, azpimarratzekoak dira ekintzaile eta enpresei emandako laguntza, eskualdeko prozesu eta proiektuen dinamizazioa eta proiektu publikoen koordinazioa eskualdeko, Estatuko eta Europako programen barruan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa