(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Natalia Dicentak zabalduko du larunbat honetan Baluarten Cultur musika-programa ostirala, 2015.eko uztailak 31


Abuztuan zehar hainbat musika-estilotako kontzertu bat izango da egunero, kultura- eta natura-ondarearen zenbait gunetan


Natalia Dicenta aktorea jazz-abeslari ariko da Cultur-en. ( irudia handitu )

Bihar larunbata, abuztuak 1, Cultur 2015 hasiko da Natalia Dicenta abeslari eta aktoreak Baluarte auditoriumean, 20:30ean, emango duen jazz-kontzertuarekin.

Abuztuaren 1etik irailaren 1era, Nafarroako Gobernuko kultur programa horrek hainbat musika-estilotako kontzertu bat emango du egunero, kultura- eta natura-ondarearen zenbait gunetan. Haiek bisita gidatuen eta aisialdiko nahiz turismoko beste jarduera batzuen programazio batekin osatuko dira.

Aktore modura ibilbide luzea duen Natalia Dicenta abeslari ariko da orain, eta lan horretan ezagutarazi da jadanik, arrakasta handiarekin, "Al final del arcoiris" komedia musikalean eta jazz-jaialdi askotan. Dicentak "Colours" bere lehen diskoko abestiak interpretatuko ditu Iruñean. Proiektu honetan, hainbat eragin eta estilo nahasten ditu; soul-a, jazz-a, boleroak, 30ko hamarraldiko musika eta beste soinu modernoago batzuk.

Kontzertuko errepertorioan sartuko dira: Gershwin anaiak, Jerome Kern, Lennon eta McCartney, José Antonio Méndez eta Billy Joel, besteak beste.

Musika-zuzendaritza eta diskoaren moldaketak Panamako piano-jotzaile eta konpositore Vicente Borland-enak dira. Kontzertu horretarako, Dicentak jazz-munduko musikari entzutetsuen laguntza izango du, esaterako: Luis Guerra piano-jotzailea, Israel Sandoval gitarra-jotzailea, Marcelo Peralta saxofoi-jotzailea, Toño Miguel kontrabaxu-jotzailea eta Antonio Calero bateria-jotzailea.

Askotariko musika-estiloak

Cultur-en programan jazz, abesbatza-musika, folk, ganbera-musika, pop eta beste estilo batzuetako kontzertuak ikus-entzun ahalko dira.

Elkhos, Oberena eta Orkoiengo San Miguel abesbatzak ariko dira, halaber, bai eta Paz de Ziganda ikastolako helduen abesbatza ere.

Ganbera-musikan, Ainhoa Franco sopranoa eta Azpeitiko Javier Perez de Azpeitia piano-jotzailea ariko dira, Nordic Voices, Nerea Berraondo mezzosopranoa eta Maite Ascunce piano-jotzailea, Ad Libitum eta Miriam Zubieta sopranoa Cesar Vallejo piano-jotzailearen laguntzarekin.

Jazz-aren zaleek honako hauen kontzertuekin gozatu ahalko dute: Alberto Arteta Group, Joshua Edelman, Udasoinu jazz eta Martirio, Colina, Mc Guill eta Raúl Rodríguez-ekin batera ariko dena.

Folk-musikan, Luar Na Lubre, Iñaki Plaza Band, Tximeleta eta Iparfolk-en emanaldiak izango dira, eta pop-kontzertuak Belcos, Judith Mateo, Tribu Obembe eta Amparo Sánchezek emango dituzte.

Azkenik, beste musika-estiloetan eta estilo artistikoetan, ondorengoek parte hartuko dute: Benito Lertxundi, Dulce Pontes, Pasión Vega, Zorongo, Travellin' Brothers Big Band, Quorum Trío & Joaquín Taboada, Manel Fuentes eta Spring's Team, Elorri, Amaiur Dantza Taldea, Orai taldea eta Iñaki Fresán, Noemí eta Leyre Irisarrik.

Kontzertu gehienak Nafarroako geografiako txoko ezagunetan izango dira, adibidez: Zugarramurdiko Sorginen koban, Leire eta La Oliva eta Irantzu monasterioetan, Martzillako gazteluan, Orgiko hariztian, Erriberriko Klarisen komentuan, Vianako San Pedroko hondakinetan edo Zangoza, Otsagabia, Gares, Fitero, Elizondo eta Berako plazetan.

Cultur-eko kontzertu guztiak doan dira honako hauenak salbu: Natalia Dicenta eta Benito Lertxundi (10 euro), Iparfolk (4 euro), Dulce Pontes (20-25 euro artean) eta Pasión Vega (24 eta 32 artean aurrez erosita, eta 27-35 artean egunean bertan).

Uztailaren 14ra arte sarrerak leihatilan saldu dira, ticketmaster.es bidez eta telefonoz hainbat kultur etxetan. Uztailaren 15etik 30era urruneko salmentak funtzionatu du bakarrik, eta uztailaren 31 eta abuztuaren 1ean, Baluarteko leihatilak zabalik izango dira Natalia Docentaren kontzerturako.

Aisialdiko eta turismoko jarduerak

Cultur-en azken edizioetan bezala, musika-ikuskizuna izango den tokietan turismoko jarduera osagarriak antolatuko dira. Hala, bisita gidatuak egingo dira monumentuetara, hirigune historikoetara, upeltegietara, kobetara, gazta-fabriketara, lorategi botanikoetara; haiekin batera, zaldi gaineko irteerak, mendi-ibiliak, pintxo-dastatzeak eskainiko dira, El Bordon hegaztien behatokia bisitatzea, bai eta Irati ibaian behera joatea baltsa batean ere.

Jardueretako batean parte hartzeko interesa duten pertsonek informazioa www.culturanavarra.es webgunean jaso dezakete eta plaza bertan erreserbatu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa