(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pello Pellejero kazetaria, Komunikazio zuzendari nagusi berria ostirala, 2015.eko uztailak 31


Nafarroako Gobernuak ostiral honetako bilkuran onartu du izendapena


Pello Pellejero, Komunikazio zuzendari nagusi berria. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Foru Dekretu baten bidez, Pello Pellejero Goñi kazetaria Komunikazio zuzendari nagusi berria izendatu du gaurko bilkuran.

Pello Pellejero Iruñekoa da (1961), ezkondua eta hiru seme-alaben aita. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Informazio Zientzietan lizentziatua. Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) badauka, frantseseko 5. mailara arte egina du Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean, eta haren ingelesa erdi mailakoa da.

Lanbidean 1985ean hasi zen Deiaren Iruñeko Egoitzan praktiketako erredaktore gisa, eta harrez geroztik, 1997ra arte, hainbat komunikabidetan lan edo kolaboratu egin du, hala nola Navarra Hoy, Proyectar Navarra, El Periódico de Cataluña, Gaur Express, Diario de Noticias, Egunkaria eta Espainiako Telebistaren Nafarroako Eskualdeko Zentroan.

1997tik Nafarroako Foru Administrazioko funtzionarioa da, Komunikazio Zerbitzuan haren lanpostua duelarik, eta bertan aritu da Informazio Teknologia Berrrien Bulegoko buru eta Ikus-entzunezkoen eta Web Atariaren Ataleko buru. 2008an Nafarroako Unibertsitate Publikora joan zen eta 2015era arte Komunikazio Atala zuzendu du.

Web edizioari (photoshop, html, css), sare sozialei eta online marketinari buruzko hainbat ikastaro egin ditu. Asmoz Fundazioaren Kazetaritza Digitalaren online graduondoa egina dauka eta badu esperientzia web kudeaketa korporatiboko plataforma desberdinetan, software librekoak nahiz software jabedunekoak.

Hainbat erakundetako kidea da: Vicente Ferrer Fundazioa, ADONA, Euskalerria Irratia eta Eusko Ikaskuntza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa