Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hala, urtean 260.000 euro inguru aurreztuko dira
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak gaur, ostiraleko bilkuran, Gobernuko kideek eta Administrazioko goi-karguek orain arte jasotzen zuten ordainsari osagarriari uko egitea onartu du; ordainsari hori sozietate publikoetako kontseiluetan izateagatik jasotzen zuten, konpentsazio modura.
Nafarroako Jauregiko fatxada
Nafarroako Gobernuak gaur, ostiraleko bilkuran, Gobernuko kideek eta Administrazioko goi-karguek orain arte jasotzen zuten ordainsari osagarriari uko egitea onartu du; ordainsari hori sozietate publikoetako kontseiluetan izateagatik jasotzen zuten, konpentsazio modura.
Ordainsari osagarri hori 2012. urtetik eta legealdia amaitu arte, 39 goi-karguk jaso dute, 898.850,31 euro, guztira.
Zehazki, gaurko erabakiaren bidez, % 25eko soldata-igoerak kenduko dira Gobernuko Lehendakaritzan, % 20 Lehendakaritzaordetzetan, eta % 15 kontseilari, zuzendari nagusi, zuzendari-kudeatzaile edo kontseilarien gabineteko kideen kasuan.
Berariazko uko-egitea
Foru Gobernuaren kasuan, ordainsari osagarria abenduaren 28ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren 19/2011 Foru Legean ezarri zen 2012rako, eta 2015era luzatu zen. Osagarria berehala ken dadin, aurrekontu-legea aldatzeko parlamentuko izapide baten zain egon gabe, Foru Gobernuak erabaki du Gobernuko kideek osagarria jasotzeari berariaz eta banaka uko egingo diotela. Eskubideen uko-egite hori Nafarroako Eskubide Zibilaren Bildumak nahiz Kode Zibilak legez babesten dute.
Gainera, Gobernuak Foru Gobernuak 2012ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakia ondoriorik gabe uztea onartu du; erabaki horretan, goi-karguentzako osagarri hori ezartzen zen.
Neurria Nafarroako Gobernua osatzeko Programaren Akordioaren 23. puntua aplikatuz hartu da, Geroa Bai, EH-Bildu, Podemos eta IU-IE alderdi politikoek izenpetutakoa.
Ordainsari osagarria legealdian zehar
Iragan legealdian, berariazko osagarria Foru Gobernuko bederatzi kideek eta 30 goi-karguk jaso dute. Azken horietatik, 22 zuzendari nagusiak ziren, hiru zuzendari-kudeatzaileak, hiru gabineteburuak eta bi Lehendakariaren bi aholkulari.
Guztira, kontzeptu horretan 898.850,31 euro xahutu dira. Urtero, ondorengo zenbatekoak gastatu dira: 249.215,95 euro 2012an, 265.063,42 euro 2013an, 257.477,49 2014an eta 127.093,45 euro ostiral honetara arte.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen