(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

500 nafarrek adierazten dute idatziz urtero beren bizitzaren amaierarako nahi dituzten zainketa terapeutikoak zein diren astelehena, 2015.eko abuztuak 3


Nafarroako aurretiazko borondateen erregistroak 3.000 pertsonen erabakiak jasotzen ditu; horietatik gehienak emakumezkoak dira, betetzen duten zaintzaile-lanagatik kontzientziatuago baitaude


Adineko bat

Erizain bat adineko bat artatzen

Urtero, 500 nafar inguruk idatzita uzten dituzte beren bizitzaren amaieran jaso nahi dituzten osasun-zainketa eta zainketa terapeutiko motari buruz dituzten lehentasunak, dagokion unean beren osasun fisikoak edota psikikoak pertsonalki adierazteko ezintzen dituen kasurako.

Aurretiazko borondateen erregistroan, Osasun Sailari menpekotua, jasota dagoenaren arabera, non, "bizi-testamentua" ere deitzen diren agiriak jasotzen diren, osasun-irizpideekin eta jaso nahi dituzten zainketei buruzko jarraibideekin, egun, jada, 3.002 pertsona dira alderdi horiek aurreikusi dituztenak eta aipatu erregistro horretan gorde dituztenak beharrezko izanez gero kontuan hartuak izan daitezen. Horrela, dagokion egunean, arreta eskainiko dion ekipo medikoak kontsultatu eta horien berri jakin ahal izango du.

Erregistroan, 2003an eratua (140/2003 Foru Dekretua), agiria inskribatzea, doakoa da eta horretarako hiru bide erabil daitezke. Lehenik eta behin, hiru lekukorekin batera bertaratuta (gutxienez, horietako bi lekukok ez dute familia-harremanik edo ondare-harremanik eduki behar); horiek erabaki horren borondatezkotasuna egiaztatu behar dute. Agiriari baliozkotasuna notario aurrean ere eman dakioke eta hirugarren aukera, berriz, 2010ean sartutako aukera, hain zuzen (azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legea), agiria erregistroaz arduratzen den enplegatu publikoaren aurrean ere inskribatu daitekeela da, lekukoen beharrik gabe; horrek izapideak erraztu egiten ditu.

Sinplifikatze horrek erregistratutako agiri-kopurua gehitzea eragin du; izan ere, urte horretara arte urteko batez bestekoa 190 ingurukoa bazen, azken bi urtetan batez bestekoa 500ekoa da.

Nafarroan aurkeztutako agiriak erregistro nazional batean iraultzen dira eta erizainak edozein autonomia erkidegotatik sar daitezke erregistro horretan.

Inskribatutakoen profila

Egun inskribatuta dauden 3.002 pertsonetatik 1.927, hots, %64a, emakumezkoak dira, hau da, beren borondateak jasota uzten dituen gizon bakoitzeko bi emakumeek uzten dituzte. Adituen arabera, alde hori eragiten duena, neurri handi batean, emakumezkoek tradizionalki bete izan duten zaintzaile-zeregina da, gurasoen, anai-arreben, seme-alaben eta abarren zaintzaz arduratuz; horrek haiek berentzako nahi dituzten zainketa eta tratamendu terapeutikoak aurretiaz aukeratzeko pertsona bakoitzak duen beharraz eta eskubideaz guztiz kontzientziatuta egotea eragiten du, inguruabarrak inguruabar, unea iristen denean, beren nahia adierazteko ezinduta geratzen diren kasurako.

Adinari dagokionez, 1.607, erdia baino gehiago, 56 - 75 urte bitartekoak dira (819 pertsonek 56 eta 65 urte bitartean dituzte eta 788k 66 eta 75 bitartean); 462 46-55 urte bitartean leudeke eta 403, 76-85 urte bitartean.

Jarraibiderik arruntenak

Borondateen adierazpena errazteko, Osasun sailak agiri bat eskaintzen du bizi-kalitatea bermatzeko ezinbestekotzat jotzen diren irizpideak, irizpide horiek zein mediku-egoeratan errespetatzea nahi den eta kasu bakoitzean jaso nahi den osasun-arreta zein den jasotzen dituena.

Bizi-kalitatearen irizpideei dagokienez, beste pertsona batzuekin komunikatzeko eta harremanak izateko aukera aipatzen da, min fisiko edo psikiko handirik ez jasatea eta eguneroko bizitzako jarduerak aurrera eramateko autonomo izatea. Gutxiengo horiek eman ezean, agiriak bizitza ez luzatzeko borondatea adierazten du.

Aurreko paragrafoan aipatutako printzipioak errespetatu behar diren egoera medikoak, fase terminalean dauden itzulbiderik gabeko gaixotasunak, pronostiko oso txarreko gaixotasun baten egoera aurreratua, egoera begetatibo kronikoa eta dementzia-egoera larria dira. Kasu horietan, ekipo sanitarioek honako jarraibideak bete behar ditu:

-Bizitza bizi-euskarriko teknika bidez (aireztapen mekanikoa, dialisia, bihotz-biriketako bizkortzea, zain barneko fluxuak, farmakoak edo elikadura artifiziala) artifizialki alferrik ez luzatzea.

-Gaixotasunak eragiten dituen ondoeza, sufrimendu psikikoa eta min fisikoa ahalik eta gehien arintzeko farmakoak ematea.

-Heriotza duin bat eskaintzeko beharrezko arreta jasotzea, hartutako erabakien kalterik gabe.

-Bizitza luzatzeko asmoan beren eraginkortasuna frogatuta ez duten edo baliagarriak ez diren tratamendu edo terapia osagarririk ez jasotzea.

Hau da gehien erabiltzen den eredua; alabaina, pertsona bakoitzak bere agiria idatzi dezake edota bestelako jarraibideak gehitu ditzake. Dena den, araudiaren arabera, ordenamendu juridikoaren, praktika kliniko egokiaren, erabilgarri dagoen ebidentzia zientifikorik onenaren aurkakoak diren jarraibideak eta emateko unean subjektuak aurreikusitako egitatezko suposamenduarekin bat ez datozenak ez dira kontuan hartuko.

Agiria aurkezte beharrean, ekipo sanitarioarekin baliozko solaskide gisa arituko den ordezkari bat izendatzeko aukera ere badago eta organoak transplantatzeko edo ikerketarako edo irakaskuntzarako ere eman daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa