(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztailean Nafarroan erregistratutako langabezia 581 pertsonatan jaitsi da; horrela, langabeen kopurua 42.330ekoa da asteartea, 2015.eko abuztuak 4


Zifra horrek, aurreko hilabetearekiko %1,35eko jaitsiera adierazten du eta 2014ko uztailarekiko, berriz, langabezia 4.417 pertsonatan jaitsi da (%9,45, hain zuzen)


langileak

Langabezia 581 pertsonatan jaitsi da

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) Enplegu Agentziatan erregistratutako pertsona langabeen kopurua 42.330 pertsonakoa zen uztaila amaieran; horrek 581 pertsonatan jaitsi dela esan nahi du (%-1,35) aurreko hilabetearekiko, orduan, langabeen kopurua 42.911koa baitzen. 2014ko uztailarekiko, berriz, erregistratutako langabezia 4.417 pertsonatan jaitsi da, alegia, %-9,45, balio errealetan.

Nafarroako Enplegu Zerbitzutik, langabezia murriztea positiboa dela adierazten da, adierazle erlatiboak hobetuz baitoaz aurreko hilabetearekiko (ekaina), eta, baita, 2014ko aldi berdinarekiko ere.

Kontratazio-kopuru handiagoak NEZko bulegoetan inskribatutako langabeen kopurua murrizten jarraitzea ahalbidetzen du.

Horren iritziz, urtarokotasuna, nahiz eta uda-sasoi honetan ohikoa izan, kontuan hartu beharreko joera da; beraz, enpleguan egonkortasun handiagoa lortzeko ikuspegiarekin egin behar da lan.

NEZak iraupen mugatuko kontratuen iraupena pixkanaka luzatzen joatea eta ahal den neurrian kontratu finkoak gehitzen joatea beharrezkoa dela uste duela adierazi behar da.

Ildo horretatik, erakunde horrek uste du joera-aldaketa horrek pixkanaka kalitatezko enplegua lortzen joateko helburua izan behar duela. Horri dagokionez, adierazi behar da, lan-kontratu mugagabeak aurreko hilabetearekiko murriztu egin direla, 267 gutxiago dira.

Okupazio-taldeen arabera, erregistratutako langabezia-tasa jaitsi egin da oinarrizko okupazioetan (-601 pertsona) eta gehitu teknikari eta profesional zientifiko eta intelektualei dagokienez (596 pertsona).

 

Enplegu-agentzien arabera, erregistratutako langabezia-tasa jaitsi egin da guztietan: Agoitz (%-5,26), Tafalla (%-4,9), Tutera (%-3,59), Lizarra (%-2,95), Altsasu (%-1,06), Arrotxapea (%-0,49), Zabalgunea (%-0,25), Doneztebe (%-0,2) eta Lodosa (%-0,13). Yamaguchiko agentzian soilik gehitu da (%0,66).

Jarduera ekonomikoen arabera, honako jardueratan erregistratutako langabezia-tasa jaitsi egin dela azpimarratu behar da: manufaktura-industrian (-176 pertsona), osasun-jarduera eta gizarte-zerbitzuetan (-161 pertsona), nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta arrantzan (-133 pertsona), handizkako eta txikizkako merkataritzan (-117 pertsona) eta aurretik enplegurik ez zutenen artean (-115 pertsona). Igoera nabarmenenak, berriz, informazio eta komunikazioetan (22 pertsona) eta finantza-jardueratan eta aseguruetan (15 pertsona) erregistratu dira.

Sexuaren arabera, erregistratutako langabezia-tasa 3.714 emakumezkotan, %- 0,76ko jaitsierarekin, eta 18.616 gizonezkotan izan da,%-2,1eko jaitsierarekin, aurreko hilabetearekiko.

Adinaren arabera, 25 urtetik beherakoen artean langabezia %-4,85 jaitsi da, 3.866 pertsonatan kokatuz eta, baita, 25 urtetik gorakoetan ere, zehazki, %-0,99, 38.464 pertsonetan kokatuz.

Kontratazioa

2015eko uztailean Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistratutako kontratuen kopurua 33.559koa izan da; beraz, aurreko hilabetearekiko, 1.126 kontratu gehitu dira. Erregistratutako 33.559 kontratuetatik 1.190 kontratuk, izaera mugagabea zuten, alegia, erregistratutako kontratu guztien %3,55ak. 2014ko uztailarekiko, berriz, kontratuak %12,57 igo dira.

Sexuaren arabera, 17.392 gizonezkok (ekainean baino 1.603 gizon gehiagok) eta 16.167 emakumezkok (ekainean baino 477 emakume gutxiagok) kontratua izenpetu zuten. Adin-taldearen arabera, berriz, kontratazioa honela banatu da: 7.432 kontratu 25 urtetik beherakoen artean erregistratu dira (aurreko hilean baino 1.210 gehiago), 18.573 25-44 urte bitartekoen artean (ekainean baino 111 baino gutxiago) eta 7.554 45 urtetik gorakoen artean (27 kontratazio gehiago).

Jarduera-sektoreka, 21.919 zerbitzuen sektorean (ekainean baino 452 gehiago), 9.380 industrian (ekainean baino 362 gehiago), 1.318 nekazaritzan (ekainean baino 306 gehiago) eta 942 eraikuntzan (ekainean baino 6 gehiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa