(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

108 haur saharar hartuko dituzte uda honetan familia nafarrek

asteartea, 2015.eko abuztuak 4


Barkos Lehendakariak, gaur eguerdian, harrera egin die horietako hogei bati Foru Gobernuaren egoitzan


Talde argazkia

Barkos Lehendakaria eta beste agintari batzuk abegi egin zaien haur sahararren ordezkaritza batekin ( irudia handitu )

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak, gaur eguerdian, hogei bat sahararri harrera egin die. Guztira, Nafarroako Komunitateko familiek 108 haur saharar hartuko dituzte beren etxeetan uda honetan, ekainaren 26tik abuztuaren 25era bitartean.

Haurrak, 8-13 urte bitartekoak, Tinduf-eko Errefuxiatuen Kanpamenduan (Aljeria) bizi dira eta "Oporrak bakean" programari esker etortzen dira Nafarroara. Programa horren xedea haur sahararrei tolerantzian eta bakean elkarbizitzeko inguruneak eskaintzea da.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan izan da eta Lehendakariaz gain, Miguel Laparra, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, Badadi Benamar, saharar herriak Nafarroan duen ordezkariak eta José Ochoa, Saharako Lagunen Nafarroako Elkartearen lehendakariak, programa solidarioa antolatzen duen erakundea berau, hartu dute parte.


Uxue Barkos haur saharar batekin

Uxue Barkos haur saharar batekin hizketan ( irudia handitu )

Barkos Lehendakariak bere hitzaldian Nafarroak Saharako herriarekin duen "adiskidetasun eta konpromiso" handia azpimarratu du eta, baita, "behin betiko konponbidea lortzeko desioa" ere, "etorkizun hobea" bermatuko diena eta hori "justiziaren eta eskubide kolektiboen arrezagutzaren fruitu" izatea nahiko luke.

Tinduf-en errefuxiatuta dagoen herri sahararra da Nafarroaren Garapenerako Laguntza Ofizialaren hartzaile nagusienetako bat. 2007az geroztik, Foru Gobernuak 3,5 milioi euro bideratu ditu kanpamendu horretara, batez ere, elikadurarako, osasun integralerako eta hezkuntzarako proiektuan bitartez.

Bestalde, Badadi Benamar-ek nafarrek Saharako herriarenganako duten solidaritatea eskertu du. "Laguntza moraleko injekzio bat da irauten jarraitzeko, nahiz eta arazo asko eta asko pairatu" aitortu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa