(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako familia ugariek txartela izaten jarraituko dute baldin eta seme-alabetako batek baldintzak betetzen baditu osteguna, 2015.eko abuztuak 6


Datorren abuztuaren 17tik aurrera jarriko da indarrean 


Familia ugaria

Familia ugaria.

Nafarroako familia ugariek egoera hori egiaztatzen duen agiria izaten jarraituko dute baldin eta seme-alabetako batek beharrezko baldintzak betetzen baditu, datorren abuztuaren 17an indarrean jarriko den estatuko arau-aldaketan ezarritakoaren arabera. Oinarrizko legeria denez, Foru Komunitateari eragiten dio.

Aldaketa indarrean jartzen den egunean familia ugarien txartela indarrean duten familiei aplikatuko zaie. Dagoeneko txartelik ez dutenek ezin izango dute berreskuratu. Salbuespen gisa, familia ugaria izateari aurten utzi dioten familiek matrikularen eta azterketa-eskubideen onurak jaso ahal izango dituzte 2015-2016 ikasturtean.

Orain arte, familia ugariaren txartela izaten jarraitzeko, txartela bera lortzeko behar den seme-alaben kopuru berak bete behar zituen baldintzak.  Hau da, kasurik ohikoenean, hiru seme-alabadun familia ugariek txartela galtzen zuen nagusiak gehienezko adina zuenean (21 urte edo 26, ikasten egonez gero). Hori dela eta, anaia-arreba gazteek ezin zuten eskuratu onurarik, nahiz eta anaia-arreba nagusiari eta gurasoei familia ugarien abantailez gozatzeko aukera eman zietenak izan.

Legearen aldaketa honi buruzko galderak egiteko, interesa duten familiak Nafarroako Gobernuarekin jar daitezke harremanetan 848 42 12 59 telefono-zenbakira deituta edo sefamili@navarra.es helbide elektronikora idatzita.

10.000 familia ugari baino gehiago

Nafarroako 10.396 familia ugaritzat jo ziren 2014ko abenduaren 31ra arte. Hala, Nafarroako Gobernuak argitaratutako eta berriki eguneratutako familientzako laguntzen gidan jasotako abantailak eskura ditzakete.

Guraso batek edo bik eta 21 urte edo 26, ikasten egonez gero, urte baino gutxiagoko hiru edo seme-alaba gehiagok osaturikoak dira familia ugariak. Seme-alabak guraso bienak zein batenak bakarrik izan daitezke.

Familia ugaritzat jotzen dira hauek ere:

- Guraso bat edo bi, bi seme-alabarekin (bienak zein batenak), gurasoetako batek gutxienez urritasunen bat duenean edo lan egiteko ezindua denean.

- Bi guraso, % 33ko edo gehiagoko urritasunen bat dutenean, edo bietako batek gutxienez % 65eko edo gehiagoko urritasunen bat duenean, edo lan egiteko ezinduak direnean, bi seme-alabarekin (bienak zein batenak).

- Aita edo ama bat, banandua edo dibortziatua, hiru seme-alaba edo gehiago dituenean (bienak zein batenak) familia-unitate berean egon ez arren, baldin eta seme-alabak guraso bakarraren mende badaude ekonomikoki.

- Amarik eta aitarik gabeko bi edo hiru anai-arreba umezurtzak direnean; tutoretza, harrera edo zaintza dutenean eta arduradunarekin bizi direnean, baina ez haren kontura.

- Amarik eta aitarik gabeko hiru anai-arreba edo gehiago direnean, 18 urtetik gorakoak, edo bi anai-arreba direnean eta batek urritasunen bat duenean, baldin eta batera bizi badira eta bata bestearen mende bizi badira ekonomikoki.

- Guraso alargun batek 21 urte edo 26, ikasten egonez gero, baino gutxiagoko bi seme-alaba dituenean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa