(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

523.074 turistak hartu dute ostatu Nafarroan lehen seihilekoan eta, ondorioz, iazko kopurua % 3,3 handitu da osteguna, 2015.eko abuztuak 6


Bisitariak hoteletan hartzen dute ostatu gehienbat, eta bi gau egiten dituzte batez beste.


523.074 bidaiarik hartu dute ostatu Nafarroan aurtengo lehen seihilekoan. 2014eko denboraldi berean baino % 3,3 bisitari izan dira. Lautik hiru espainiarrak izan dira, nahiz eta atzerriko turisten kopurua izan den gehien hazi dena (% 11,2). Estatuko hazkuntzarik handiena izan da Nafarroan, batezbestekoa (% 4,5) baino nabarmen handiagoa.

Hiru turistatik bik (% 63) hotelak aukeratu ditu ostatu hartzeko, % 13k ostatuak, % 10ek landetxeak, % 9k kanpinak eta % 5ek apartamentuak. Bisitari bakoitzak 2 gau (1,9) pasatu ditu batez beste.

Nabarmen handitu da apartamentu (% 35,2), landetxe (% 26) eta hoteletako (% 2,8) bezero kopurua.  Aldiz, behera egin du ostatuetako bezeroen kopuruak (-% 12,9).

Hala ere, aurreko kategorian gehitu ez diren arren, ezohiko igoera izan du aterpetxe turistikoetan ostatu hartu duten bisitarien kopuruak. Seihileko honetan 12.936 bidaiarik hartu dute ostatu aterpetxeetan; 2014ko kopuruarekin alderatuta, % 45 gehiago dira.

Apartamentuak eta kanpinak aukeratu dituzten bidaiariak izan dira gau gehien egin dituztenak (2,4 batez beste). Horien atzetik daude landetxeetan egindakoak (2,1 gau), eta hotelak aukeratu dituztenek 1,8 gau egin dituzte batez beste.

Jatorria

Jatorriaren arabera, turisten % 76 Espainiakoa izan da eta % 24 atzerrikoa. Estatuko turismoa % 1 handitu da lehen seihilekoan. Euskal Autonomia Erkidegoko bisitariak dira oraindik ere talde ugariena osatzen dutenak (% 17,2). Atzetik daude madrildarrak (% 11,5), katalanak (% 10,9) eta nafarrak (% 10,7). Oro har, jatorri guztietako turisten kopurua handitu da, katalanena eta madrildarrena izan ezik: % 5,3 eta % 6,6 egin du behera horien kopuruak, hurrenez hurren.

Nafarroako eskaintza turistikoarekiko interesa Internet bidez ere agertu da. Ekainera arte, Nafarroako Gobernuko turismoaren web-orri ofizialak 1.164.403 bisitari izan ditu, 2014an izandako bisitariak baino % 17,6 gehiago. Bestalde, turismo-bulegoek 252.276 pertsonari egin diete harrera, (iaz baino % 36,3 gehiago).  Iruñeko, Erriberriko eta Tuterako bulegoetan egin dira kontsulta gehien (% 33,1, % 12 eta % 10,8, hurrenez hurren).

Gaur egun, 1.296 ostatu turistiko arautu daude Nafarroan, eta 28.015 plaza dituzte. 16.287 pertsonari eman die enplegua sektoreak seihileko honetan; iazko batez besteko kopurua baino % 4,9 gehiago da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa