(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Izaskun Goñi, Garapen Ekonomikorako lehendakariordearen kabinete burua osteguna, 2015.eko abuztuak 6


Ekonomian Lizentziatua, Bertizeko Turismo Partzuergoaren gerentea izan da


Izaskun Goñi, Garapen Ekonomikorako lehendakariordearen kabinete burua. ( irudia handitu )

Izaskun Goñi Razquin ekonomilaria Garapen Ekonomikorako lehendakariordearen kabinete burua izendatu dute.

Iruñan jaio zen 1972an. Ezkonduta dago eta seme bat du.

Ekonomian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1998), Eskualdeen Garapen Ekonomikorako espezialitatean, eta graduondoko ikasketak egin zituen Enpresa Zuzenbidean Pauko Unibertsitateak (Frantzia) antolatutako mugaz haraindiko programa batean (2014). Era berean, enpresen kudeaketari, lurralde lankidentzari eta Europako gaiei buruzko hainbat ikastaro egin ditu. Hirueleduna da (euskera, gaztelania eta frantsesa) eta ingeleseko ezagutzak ditu.

Bere ibilbide profesionala 1999an hasi zuen enpresa pribatuan, higiezinen sektorean eta, ondoren, industria grafikoan. Ardura karguak izan zituen administrazioaren, esportazioen eta zuzendaritzaren alorretan.

2007an sektore publikoan hasi zen lanean, Bertizeko Turismo Partzuergoaren gerente gisa, eta bertan aritu da 2015 arte. Bere zereginen artean azpimarratzekoak dira Pirinioetako Lan Elkarteak kudeatzen dituen diru-laguntzen esparruan mugaz haraindiko azpiegitura proiektu baten garapena eta Partzuergoaren profesionalizazioa eta bere eskaintza turistikoaren handitzea.

Unibertsitate ikasketak egiten zituen garaian, ikasleen ordezkari izan zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko kide anitzeko hainbat organotan, hala nola Gobernu-batzordean, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Batzordean eta Klaustroan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa